Orotarik | 2023ko Irailaren 21a
Aldaketa klimatikoak eragiten dituen desmasietan sartzen ahal ote da Maroko hegoaldea inarrosi duen lur ikara izugarria? Richter zurubian 7ko indarra zuen dardara terribleak hiru mila hil baino gehiago utzi ditu eta ehunka herri suntsitu, lurraren azaletik ezabatuak bezala. Argazkiak ikustean, sarraskiaren neurriaz ohartzen gara: dena galdu duten jendeak, anbulantziak, izu uhinak eta laguntzak nekez heltzen diren mendietako eremuak. Aitzineko hamarkadetan, Haititik edo Turkiatik etorri...
Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 14a
Pedro Sanchez Espainol Gobernu buruaren inguruko koalizioa negoziatzeko lehen baldintza bezala, Carles Puigdemont, Belgikan errefusiatua den Kataluniako presidente ohiak amnistia katalan independentisten alde aitzinatu du. Nahiz eskuinak irabazi dituen Espainiako azken hauteskundeak, sozialistek dute koalizio zabalena lortzeko xantza handiena. Bainan horretara heltzeko sozialistek baitezpadakoa dute Puigdemont-en inguruan sortu den Junts per Catalunya alderdi independentistako parlamentarien su
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Bero handiek, erraiten ahal da biziki handiek, aitzina segitu dute, untsa gogoetagarri baita! Lekuka 37 graduko ozka gainditua izan da irailean polliki sartuak girelarik! Noiz ikusi dira gure artean holako beroak? Eta hain berant gainerat! Lotsatzekoa ere bazen. Aste huntan haatik eguraldi eztixagoa behar ginuke, hala diote segurik hortakoak direnek. Arrangura frango eta frango badelarik oraino bazter guzietan. Geroari buruz oraino gehiago orobat. Hauxe besteak beste, elur-tokiak zer...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Europa-mailako hauteskundeak hein bat urrun dira oraino, heldu den ekainean alabainan, arte huntan urak eginen du bide. Gainerat, gutarteko jendea ez da biziki berotua, alderdietako arduradunak dira kezkatzen hasiak, non agertu duten hautagai bezala eta beharrez nolako hitzarmenak berme. Ja idatzia dugu ezkerraldekoak ez direla batere ados beren artean. Eskuinburukoek aldiz nahi luzkete berengana bildu "errepublikano" delakoetarik zonbait, toki pollita eginez beren zerrendan. Holako zerbait...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Lau zerrendaburu badira ja agertuak. Marie Toussaint "berdea", Jordan Bardella eskuinburukoa, Marion Marechal, ez dena eskuinburuko horietarik batere urrun eta Léon Deffontaines komunista. Sozialistek berriz aipatzen dute Raphael Glucksmann. Intsumituek Marion Aubry.
Berriz hautagai izaiten ahal ere Nicolas Dupont-Aignan, aspaldian arrunt bere gain jarria dagon eskuindarra. Tematsu baino tematsuago dena, hori denek badakigu segur, badu zinez urteak eta urteak!
...Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Errugbilarien nazioarteko lehiaketa nagusia hasi da eta aurten Frantzian iragaiten da. Gainerat, Frantziak irabazi du bere lehen partida, Zeelanda-Berrikoen kontra, ez nornahiren kontra beraz. Bazterrak aitzina berotu dira eta ez guti! Emmanuel Macron lehendakaria han zen eta badira tirahala hixtukatu dutenak! Beste orduz ja idatzia dugu hauxe bainan goazen beretik: zendako behar da hola hixtu eta hixtu arizan? Macron ukaiten ahal dugu gure gustukoa, edo berdin ez batere gure gustukoa! Hori...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016