Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 07a

Lehen klima auzia irabazia

Hamasei gaztek abiarazi auzi baten ondorioz, Montanako epaile batek aitortu du erregai fosilen ustiapenaren alde, tokiko administrazioak, "ingurune garbi eta osasuntsurako" eskubide konstituzionala urratu duela. Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatuaren mugetatik haratago doan erabaki historikoa da. Lehen aldikoz epaitegi batek onartzen baitu erregai fosilen ustiapenak kalteak ondorioztatzen dituela, klima, bizi kalitatea eta herritarren osasuna kaltetuz.

Afera 2020ko martxoan...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a

Estatu eredu berri bat

Udako oporrak bururatu bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gobernu kontseilua bildu du Donostiako Miramar Jauregian, agorrilaren 29an. Karia horretara, Iñigo Urkullu lehendakariak landutako gaien berri eman eta, lan-urte berrirako helburuak zehaztu ditu. Abiatu berri den hau legealdiko azken urtea izanen da. Haatik, ez da oraino jakina noiz izanen diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak.

Legegintzaldiaren azken zatian egin beharrekoak aipatuz, lehendakariak erran du "aukera berri bat"...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a

Arno soberakina bioerregai bilakatzen

Arabako Errioxako arno-ekoizleek bioerregaia eginen dute saldu gabe gelditzen zaien arnoarekin. Horretarako, Errioxako jatorri-izenak galdeginik Eusko Jaurlaritzak onartu dituen diru-laguntzak baliatuko dituzte. Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak adierazi duenaren arabera, gehienez 8 milioi euro bideratuko dituzte 9 milioi litro destilatzeko, sotoetako soberakinak baliatuz.

Arno-ekoizleek zailtasunak dituzte beren arno guzia saltzeko, Ukrainako...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a

Amiantoa CAFen

Trenak ekoizten dituen Beasaingo CAF enpresak hiru eraikin hetsi ditu horietako baten teilatua desmuntatzeko lanetan amiantoa aurkitu dutelako. Han lan egiten duten 200 bat langileak ez dira lanera itzuliko zuzendaritzak baimena eman arte. Enpresa kutsatutako eraikinen garbitzen ari da, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko lantalde berezitu batekin.

Langile batzordeak enpresaren kudeaketa kritikatu du. Galdegin du segurtasuna %100ean bermatua izan arte langile...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a

Aingira trafikoa

Espainiako Guardia Zibilak aingira trafikoaren kontrako polizia operazioa egin du Gipuzkoan. Hogeita hamar lagun arrastatu eta 18 tona aingira konfiskatu dituzte. Ekintza horrekin Gipuzkoan eta Asturiasen kokatuak diren hiru antolaketa kriminal desegin omen dituzte. Hauek dira atxilotuei leporatzen zaizkien delituak: espezia trafikoa, kontrabandoa, agiriak faltsutzea eta osagarri publikoaren kontrako delitua. Gainera, angula trafikoaz ere akusatzen dituzte.

Urte bat eta erdi iraun duen...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a

Donostiako Zinemaldia

Irailaren 22tik 30era iraganen da Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa. Nazioarteko eskaintza nasaiaren artean, Euskal Herrian ekoitzi edo(ta) euskarazko obrek ere ukanen dute beren lekua. Osoki euskaraz eginak diren hamar film hautatu dituzte eta bertze hizkuntza batzuen artean euskara ere baduten lau. Gainera, aurten, lehenbiziko aldiz, Kursaal 1 aretoan programatuak diren Sail Ofizialeko film guziak euskarazko azpitituluekin emanen dituzte. Iazko zinemaldiaren karietara, Pantailak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016