Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 07a

Berriz hautagai?

Untsalaz, lege nagusia gisa hortara kanbiatua izanik ez hain aspaldi, bi aldiz lehendakari hautetsia izana den norbait ez da segidan segurik hirugarren aldi bat hautetsia izaiten ahal. Hasteko, ez baita ere hautagai agertzen ahal. Joan den egunean, bestalde aipatua dugun bilkura luze hortan, Macronek, bixi bixia gainerat, errana du hori ez zaiola batere xuxen eta muga hori hausten balitz aise hobeki litakeela. Bainan hola eta hola hausten ahal ote da? Lege-nagusia behar litake berriz aldatu,...

Gogoa hazi | 2023ko Irailaren 07a

ADISKIDETZEA, EUKARISTIA, EDO... APEZEN BOTEREA

CIASE komisioak, ("Sauvé txostena" ere deitua), Eliza Katolikoan gertatu eraso pedokriminaletaz egin duen lanaren buruan, 45 gomendio egin ditu, horien artean hau (34. zenbakia): "Batzordearen ustez, komenigarria da bahean pasatzea: Eliza katolikoaren osaketa hierarkikoa; pertsona beraren eskuetan ordena- eta gobernu-botereak kontzentratzea; ahalmen sakramentala boterearekin identifikatzea". Honek, berez, argi eta garbi zalantzan jartzen du Joani Paulo II.aren Katiximan adierazi...

Orotarik | 2023ko Irailaren 07a

SARTZEA

Zenbat haur ez da negarrez eta orroaz ikusiko eskola eta ikastolen ateetan? Zenbat amen edo aiten bihotzak ez dira erdiratuko haurra lehen edo bigarren urtez kihila herdoildu horien maldan abandonatuko bezala duenean? Zenbatek ez ditu bere haurtzaroko sartzeak oroituko, eskolara eskalapoiak oinetan abiatzen zenean, argi zirrintan ardiak eta behiak bazkaturik, oraino ere belar edo lasto abarra ileetan edo paltoetan zintzilik? Bizikletez edo lasterka egiten genuen...

Orotarik | 2023ko Irailaren 07a

Haziak idazle: Neptunora joatea helburu bakarra

Behin Amanda bainatzen zen etxeko bainuontzian. "Neptunora joatea helburu", aitaren oroitzapenen liburua irakurtzen ari zen: Marten eta Neptunon gaindi egin zituen bidaien abenturak kondatzen zituen. Zoritxarrez azken aldikoz aita Neptunora joan zelarik, suziria Neptunora heltzean lehertu zen.

Irakurtzen ari zenean neskak min handia sabelean sentitu zuen, liburua erortzera utzi zuen eta...

Orotarik | 2023ko Irailaren 07a

"Noktaki"-ren disko berria eta "Mikel Laboarekin bat" liburua

Odon Nobliak "Noktaki" disko berria eta "Mikel Laboarekin bat" liburua aurkeztu ditu.


Noktaki - Odon Noblia eta Ortzi Oiharzabal-en artean sortu taldea da, izen bereko musika proiektu berria aurkeztua izan da. Odon Noblia erakaslea da, bainan ere artista: zizelkari, margolari eta idazlea. Ortzi Oiharzabal arrabita jolea da, besteak beste Euskadiko Orkestra Sinfonikoan ari da. Biak aspaldidanik lagunak dira, musika elkarrekin egiteko ideia landu eta, Noktaki...

Ba ote dakixu? | 2023ko Irailaren 07a

Atenastar demokrazia (2/5)

Solonen erreformek demokrazia posible egin zuten baina 508-507ko Clisthenen erreformek zuten demokrazia sorrarazi Atenasen. Ohiz kanpoko iraultza izan zen. Lehen aldikoz giza-historian, populuak, "demos"-ak, boterea, "kratos"-a, eskuetan ukan zuen. Kanbiamen iraultzailea izan zen eta horretako erabiltzen dugun greziar hitza, "demokratia", erregimen politiko berri hori kalifikatzeko, ez zen oraino erabiltzen. "Demokratia" hitza bakarrik 420ko hamarkadan lehen aldikoz agertu zen baina, dudarik gab


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016