Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Hegaluzearen arrantza

Hegaluzearen arrantza bururatzen ari da, 2023rako Europak onartu kuotaren %78 harrapatua izan baita, bizpahiru aste barne arrantza burutua liteke. Euskal artisau flotak harrapaketa kopuruaren balantze positiboa egin du, baina negatibotzat jo ditu aurtengo prezioak. Donostiako Itsas Etxea kofradiak jakinarazi duenez, aurten prezioa 2022an baino %25 apalagoa da, azken zazpi urteetan Gipuzkoan izan den apalena. Oraingoz, arrantzaleak portutik hurbil ari dira arrantzan.

...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Euskadiko soldata europar batasunekoa baino 203 euro apalago

EAEko langileek batez beste 2.099€ irabazten dituzte hilean, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako soldatapekoek batez beste 2.302€ irabazten dituzte, EAEn soldatapeko langileek %8,8 gutiago (203€) irabazten dute hilean. Hala jaso du sozial baliabideen kudeaketan aritzen den Adecco taldeak egin txosten batek. Txosten horretan, Europar Batasuneko eta Euskadiko batez besteko soldata arrunt gordina konparatzen da, Europar Batasuneko 27 herrialdeen artean tarteko egoeran baitago, nahiz eta...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Ehunka marmoka hilak Donostiako hondartzan

Donostiako Udalak ehunka marmoka hil erretiratu ditu Kontxako hondartzaren itsasertzetik. Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, astelehenean ere 50 bat marmoka jaso zituzten Ondarreta inguruan. Baliteke neurri ttipiko marmoka horiek itsasoko uraren tenperatura altuagatik sartu izana Donostiako badian, azken egunetan 25 gradu ingurukoa izan baita.

...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Euskara gehiago Madrilgo kongresuan

Junts per Catalunya eta Esquerra Republicana alderdi katalanek hizkuntza koofizialei (euskara, katalana eta galegoa) buruzko akordioa lortu dute ezkerreko blokearen lidergoan dauden PSOE eta Sumar mugimenduekin, Francina Armergol diputatuen kongresuko presidente izatearen truke. Akordioari esker, Kongresuan nahi duten diputatuek euskaraz, katalanez eta galegoz mintzatzen ahalko dira. Mahaiko presidente izendatu denean,...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Aerosorgailua Bizkaiko itsasoan

Aerosorgailu bat jarri dute Bizkaiko kostaldean, Armintzatik bi itsas miliara. Datozen asteetan kableak lotuko dituzte eta irailean zehar aerosorgailuak sortuko duen energia lehorrera bidaliko dute. Errota honek bi urteko entsegua ukanen du, 2.000 etxebizitza hornitzeko energia sortuko du. Lehen urratsa da, dena ongi bidean, 2026an Geroa parkea abian jartzeko.

...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Beroa lantegietan

Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzak, 4.236 enpresei gutuna helarazi die, tenperatura altuen eraginpean egoteak langileen osasunerako izan ditzakeen arriskuen eta horiek ez betetzeak izan ditzakeen ondorioen berri emateko.

Uda hasieran, LAB sindikatuak, "Lantokietan beroaren arazoari aurre egiteko gida" aurkeztu zuen. Adierazi du: "Enpresak berea egin behar du txosten teknikoekin, legeak dioenaren arabera. Baina, badakigu ez dutela egiten". LABen arabera, enpresariek jakin...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016