Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Hilabete saria Erkidegoan

1.822 eurokoa da Estatuko batez besteko hilabeteko lansaria, Euskal Erkidegoan baino %15,21 ttipiagoa. Molde horretan, Euskadiko soldatari batek 10 hilabete pasatxo lan egin behar du Espainiako batez besteko langile batek 12 hilabetean lortzen duen dirua eskuratzeko.

...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Mondragon Korporazioa osagarri onean

2023ko Kongresua Donostiako Kursaalean egin dute. Guzira 650 kide egon dira deituta hitzordu horretara. Korporazioko kooperatibek, 2022an, 10.607 milioi euroko salmentak ukan zituzten, aitzineko urtean baino %10,7 gehiago. Enpleguari dagokionez, batez besteko langileria 68.879 pertsonakoa da, emendapen ttipi bat ukan du. Azpimarratze beharreko beste datu bat, inbertsioen kopurua 347 milioi eurokoa da, oro har, aurreko urtekoa baino %11,8 handiagoa, Korporazioak ohar batean jakinarazi duenez....

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Agorrilak 6: preso eta iheslarien aldeko mobilizazioa

Agorrilaren 6an, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko hamabost hondartzatan Etxerat elkartea mobilizatuko da, "Etxera" lelopean. La Arena, Bakio, Laidatxu, Laida, Laga, Ea, Lekeitio, Ondarroa (Bizkaia), Mutriku, Deba, Zarautz, Orio, Donostia, Hondarribia (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) hondartzetan, senideek pairatzen dituzten egoerak salatu eta presoek eta erbesteratuek etxera itzuli behar dutela adieraziko...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Turismoari aplikatzeko zerga aztertzen

Euskadiko Turismo Mahaiak lan-batzorde bat sortu du, Eusko Legebiltzarrak eskatuta, tasa turistikoa deritzona abian jartzea aztertuko duen foro honek, egonaldi turistikoen gaineko zerga ezartzeko orduan, kontuan hartu behar diren xehetasun guziak aztertuko ditu. Turismoaren sektorearekin lotutako gaiak jorratu dira, hala nola iraupen laburreko alokairuen Europako Erregelamendua, egonaldi turistikoen gaineko zerga bat aztertzeko lan-batzordea sortzea. Bestalde, sailburuak turismoaren egoera...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Garoñako zentral nuklearra deseginen

Ministerioak Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra desegiten hasteko baimena eman du. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak dionaz bi fase ditu, 2033ra arte iraunen du, 475 milioi euroko aurrekontua du, 350 pertsonak aldi berean lan egitea aurreikusten du. 1971n inauguratu zuten eta 2012ko abenduan sare elektrikotik deskonektatu zuten, Nuclenorrek Industria, Energia eta Turismo Ministerioari ustiatzen ez jarraitzeko erabakiaren berri eman zionean. 2013ko uztailean, ustiapenaren behin...

Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 03a

Urrun

Emmanuel Macron lehendakaria Parisetik urrun zen joan den egunean. Biziki urrun, munduaren beste puntan alabainan. Bainan Frantzian halere. Kaledonia-Berrian baitzen eta eskualde hori frantses ekarria baita orainokoan, nahiz hango jende frangok beregaintasuna duten aldarrikatzen. Handik nunbaitik larderiatu ditu azken aste horietan bortizkeria anitz egin dutenak Frantziako asko hiritan. Harritua gaizkigile gehienak kasik haurrak zirela, nerabe hutsak gisa guziz, anitzek doi-doia 14 edo 15...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016