Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 03a

Eri!

Joan den astean kondatua dugu hori, nola eztabaida gaitzak piztu diren Marseillan lau poliza-gizon auziperatuak izanik, heietarik batto preso ezarria, baizik eta mutiko gazte bat itsuski joa zutela, itxuren arabera batere arrazoinik gabe. Sukarra aitzina emendatuz doa eta asko tokitan kaxketadun frangok badakizue zer egiten duten istorio nahasi horrengatik? Beren burua eri bezala ekarrarazten dute, alegia-eta deusez, medikuak aise kausitzen omen paperak gisa hortara egiteko. Zernahi eri...

Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 03a

Auziperatua

Iduriz, gero eta auziperatze gehiago bada eskuin eta ezker. Zonbait guziz aipagarriak. Pariseko auzitegi gorenak jakinarazi du auziperatua daukala Eric Dupond-Moretti justizia ministroa, aspaldiko diru negozio oker zerbaitengatik. Anitzen ustez batere xintxoa balitz bere kargua utzi behar luke lehen bai lehen eta batere dudarik gabe. Berak dionaz aldiz, atxikitzen ahal du ez deno epaitua. Gobernuburua ere hitz beretan. Saltsa bat biziki ederra hori ere! Holako istorio...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Zonbat?

Gutien ustean, nunahi aipu dira presidente-hauteskundeak, bihar edo etzi behar balire bezala. Untsalaz, lau urteren buruan direlarik, lau urte ez arras. Macronek ere zonbait hitz bat-batean atera ditu gai hortaz. Edouard Philippe gobernuburu ohiari ustegabeko konplimendu zonbait eginez. Denek jakinki-eta hori dela jadanik hautagai agertu nahi direnetan aitzinatuenetarik batto eta beharbada aitzinatuena. Sustengu hori laguntza bat dea hautagai horrentzat ala izaitekoz traba...

Gogoa hazi | 2023ko Agorrilaren 03a

"Gero"

Xabi Castorene-ren itzulpena

Legenda zahar batek dio AXULAR-tar anaiek, hiruen artean, haien garaiko jakintza kasik osoa menderatzen zutela. Bakarrik falta zitzaien Larrun gainetik sortzen ziren ekaitzen barreiatzea. Hortarako deabruaren eskolak hartu zituzten. Ordaintzeko gure Pedro, anaia gazteenak, bere itzala utzi behar izan zion deabruari. Geroztik Pedro de Axular da munduan izan den itzalik gabeko gizon...

Orotarik | 2023ko Agorrilaren 03a

Haziak idazle: MAITENAREN AMETSAK

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo lehiaketan ipuin baten segida asmatu behar zuten, 250 hitzetan gutienez, "Espazioa eta ametsak" gaiaren inguruan.

Orotarik | 2023ko Agorrilaren 03a

KURTSO BUKAERA EDERRA IEP-EN!

Ekainaren 15 eta 16an, ostegun eta ostiralez, IEP gelako ikasleentzat bi egun bereziak antolatuak izan zaizkie.

Lehena, gure kolegioko 10 ikasle agurtzeko Urruñako Oihana Parkean ibili dira zuhaitz gainean, urtxintxen moduan!

Ondoren, gelan krakada goxo bat prestatu eta irakasle-hezitzaileekin partekatu zuten, antolatu zuten matahamien salmentarekin lortutako diruari esker! Milesker lagunak zuen laguntzarentzat! Bertan, oparitxo batzuen trukaketak izan ziren eta kolegiotik kanpo...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016