Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 31a

Zertan dira "berdeak?

"Berdeen" alderdi ezagutuenak bere biltzar nagusia egin du Le Havre hirian. "Berde" horiek ere lanak badituzte elgarren artean ezin akomeatuz. Ez beti ados zeri behar zaion eman lehentasuna. Ez eta nola. Hala nola Pierre Hurmic Bordeleko auzapez "berdea" ez den batere agertu biltzar hortara, estakuru gisa emanez, frango polliki, Bordelen berean bazuela segur eta baduela beti, beste egitekorik, ezin denetan izan denbora berean! "Berde" horien artean orain arte ere izana da tirabira frango,...

Gogoa hazi | 2023ko Agorrilaren 31a

Omenaldi

Omenaldiak egiten dira norbait ohoratzeko, egin duen lanarentzat eskertzeko bai eta ere bere obrak ezagutarazteko.

Euskaltzaleen Biltzarrak nahi luke Aita Martzel Etchehandy omen du. Elizen arteko Biblia lapurtarrez, obra gaitza da!Kasik bizi osoa...

Orotarik | 2023ko Agorrilaren 31a

Epelondo: ZAZPIGARRENA

Sua zerutik jin zaigu, tantaka, egunotan, eta kronika honen idazteko kontzentrazio zailtasunak ukan ditugu. Aldaketa klimatikoa ukatzen dutenek ere, beren ohar estremistak totelka partekatu dituzte X izeneko sare sozialean. Itzal eta freskotasun bila ibili gara kontsumoaren tenpluetan edo auzoko parkeetako zuhaitzen azpietan: hiri artifizializatuotan arbola bihirik ez da aurkitzen. Dena den, iragan urtean bezala, bero-sapa honen ondorioz zendu direnen zifra morbidoak plazaratuko dira....

Orotarik | 2023ko Agorrilaren 31a

Haziak idazle: Opari lilugarria

Behin, herri txiki batean, aita, ama eta Miren bizi ziren. Miren oso isila eta lotsatia zen. Harremanak egitea kosta egiten zitzaion. Eskolan lagun min bakarra zeukan, Amaia.

Egunero, goizeko zortzietan autobusa hartu eta, ikastetxera zihoan. Oso ikasle ona zen. Txikitatik espazioa gustukoa zeukan, afaldu eta gero, balkoira atera eta zerura begira liluratua geratzen zen, nola ote ziren ilargia eta izarrak pentsatuz. Ametsetan erdi lo geratzen zen.

Bere...

Orotarik | 2023ko Agorrilaren 31a

Maiatz argitaletxearen bi liburu

Maiatz argitaletxeak joan den astean bi liburu presentatu ditu, edozein liburutegietan eros daitezkeenak.

Askatasunaren erroak (L'enracinement) Simone Weil

Simone Weil (1909-1943) 20. mendeko abots handienetarik da. Filosofoa zen baina ere militante, langile izana, sindikalista, Brigada Internazionaletan egona, Londresera joan zen 1940 urtean Frantziako indar libreetara. Liburu hau haren azken idatzia da, 1949 urtean agertu zena,...

Ba ote dakixu? | 2023ko Agorrilaren 31a

Atenastar demokrazia (1/5)

Paul Cartledge historialariak, Cambridgeko unibertsitateko irakasle emeritua eta greziar zibilizazioaren espezialista, liburu zinez interesgarria argitaratu du, "Demokratia" deitua. Titulu sinplea baina eztabaida zoragarri eta konplexuak idekitzen dituenak, partikulazki greziar demokrazia eta egungo demokrazia konparatzen dituelarik. Autoreak ikusmolde bereziak eta interesanteak hedatzen ditu baina lehenik atenastar demokrazia presentatzen eta azaltzen digu.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016