Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Eukaliptoak bazter guzietan

Euskal Herriko oihanetan abiadura handian zabaltzen ari da eukaliptoa azken urteotan, bereziki Bizkaian. Azken sei urteotan kasik heren bat handitu da espezie horren eremua. 17.265 hektarea ziren 2016an eta 25.315 hektarea 2022an. Batez beste, Gipuzkoan handitu da gehien, 573 hektarea baitzeuden lehen eta 1.575 orain (%174 gehiago). Araban ere hazkunde handia izan da (%98), 720 hektarea zeuden lehen eta 1.429 daude orain. Bizkaian, pinuen xingola marroia gaitzak bultzatu egin du eukaliptoen...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Euskal presoak: Madrilgo prokuradorearen oztopoak

Sare Herritarrak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ETAko presoei onartutako hirugarren graduen %66-67ri helegitea jarri die Madrilgo Auzitegi Nazionalak, hots berriz presondegira joaitea. Gasteizen egin agerraldian, Sarek presoen egoerari buruzko balantzea egin du. Gaur-egun, ETAko 166 preso daude kartzelan (141 gizon eta 25 emazte): 152 Euskal Herrian, 1 Espainiako Estatuan eta 13 Frantzian. Gainera, horietatik 16k eritasun larriak dituzte. EAEko eta Nafarroako espetxeetan dauden presoei...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Volkswagen: langileak kexu

Ezkortasuna eta haserrea dira nagusi Volkswagen Nafarroako lantegiko beharginen artean. Nahiz eta baieztapen ofizialik ez ukan, badakite kanpora atera daitekeela, etorkizuneko berme gisa beren gain hartzea eskatzen zuten baterien muntaketa. Berri horren aitzinean, Morales langileen komiteko buruak erran duenez, "gure ustez bidezkoa dena eskatzen jarraituko dugu, gure erkidegoko industriarentzako akats historiko bat saihesten saiatuko gara, baterien muntatzea kanpora ateratzeak inbertsioa eta...

Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 31a

Zoin bero!

Hilabete huntako solasgai nagusia, den gutieneko duda mikorik gabe eta bazter guzietan, bi astez segurik jasan dugun beroaldi izigarria! Aspaldian ez zen holakorik izana eta frangok diote behin ere ez dutela holakorik ezagutu! Bestenaz ere hoin luzaz! Eskualde askotan gure huntan baino bortitzagoak izan diren egunak. 40 graduko ozka ere airez-aire gaindituz, hala nola Frantzia behere hortan, Lyoneko aldean bereziki, bai eta, gutarik hurbilago, Tolosan eta hor gaindi! Jende frangok ederrak...

Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 31a

Oporretan

Agorrilean, anitz jende oporretan izaiten da. Frango bizpahiru astez segidan. Betiko usaia da hori. Gobernua ere pausatzen da bainan ardura kantu bera errepikatuz, urte guziz aditzen dena, oporraldi denboran ere ministroak lana gogoan daudela, alde bat ba nun zeregin, bestenaz ere hoinbeste beharrordu badelarik nunahi eta gutien ustean. Aurten, gero eta bortizkeria gehiago, bereziki Parisen eta Marseilla bezalako toki askotan. Gertakari harrigarriak zinez, hala nola Nîmes hirian izan den...

Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 31a

Bozak

Irailean, solasgai handienetarik izanen dira zenaturren berritzeko bozak. Ez denetan bainan anitz tokitan. Macrontiar eta eskuindar erne dabiltza, hala iduri du segurik. Eskuinburukoek ere boz parrasta bat irabazi nahi. Ezkerraldean dituzte arrangura handiak. Ez ageri Nupes elkargo berezia nola apailatuko den eta denen buru nola helduko den. Ez dira batere ados elgarren artean. Duela zonbait aste jadanik erraiten zen bezala, aulki andana baten galtzeko irrisku handian daude departamendu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016