Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 27a

Elizaren sexu abusuak

Elizako kideengandik sexu abusuak jasan dituzten sei pertsona biktima gisa aitortu ditu ofizialki Nafarroako Gobernuak. Lehen aldia da holako aitortza bat egiten dela, baina hain segur gehiago ere izanen dira, bertze hemeretzi salaketa aztertuak izateko bidean baitira. Justizia Departamentuak 2022ko urrian abiatu zuen Nafarroan Elizaren Sexu Abusuen Biktimei Ordaina Emateko Batzordea.

Uztailaren 21ean, Eduardo Santos kontseilariak foru agindu baten bidez aitortu ditu biktima...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 27a

Noiz arte?

Gobernu berri bat ba omen dugu. Batzuk hala diote segurik. Egia erran, itzuli-mitzuli parrasta baten ondotik, aldaketa parrasta bat izan da, Elisabeth Borne beti gobernuburu haatik. Eta Macron beti Macron, gobernuan sarraraziz aspaldian arras bere gustukoak dituen hautetsi zonbait, alde bat dena milika ari zaizkion horietarik! Oro har, izan dea beraz hain aipagarri ditaikeen kanbiatzerik?

Hor duguna da izaitekoz ildo beretik segitu nahi duen gobernua....

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 27a

Ez da irririk!

Horiek hola, berria edo izaitekoz ez hain berria, noiz arte gobernu hori? Frangoren ustez doi-doia zonbait hilabeterentzat! Udazkenean, gehiengorik ez-eta legebiltzarrean, beste biderik beharko dela hartu nolazpait!

Dena den, gehiengoan ez diren alderdiek, izan eskuineko ala ezkerreko, azkarki kitzikatzen dute gobernu kanbiatze hori, ez dela batere egokia, ez eta ere egiazko behar-orduen araberakoa!

Gobernua muntatua izanik beraz, biharamunean berean bildu da. Macronek zonbait...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 27a

Auziperatuak

Marseillan, lau poliza-gizon auziperatuak izan dira eta horietarik batto preso altxatua ere. Baizik-eta hilabete hunen hastetsuan, hiri hortan asko nahasketa bazelarik, mutiko gazte bati itsuski mendekatuak zirela, azkarki joa ere baitzuten, iduriz arrazoinik batere gabe, portu zaharretik lasai lasaia urruntzen ari zelarik. Biziki istorio nahasia. Zazi zu zer nola gertatu zen! Baditake kaxketadunek mutiko hori bestalde xerkatzen zuten batentzat hartu duten, haren eite bazukelakoz. Berek hala...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 27a

Beste bat!

Ez da besterik aditzen, bizia beti kariotuz doala, batean hau eta bestean hura! Gobernuak jakinarazi du beraz argindarra agorrilaren lehenean berriz kariotuko dela, jadanik iragan neguan hozka on batez goiti joana zelarik. Zendako anitzek azkarki salatzen duten aldaketa hori? Eta uda betean gainerat? Badea zinez funtsezko arrazoinik? Gogoetatuak gaude, frangotan entzuten dugularik beste kariotze bat izaiten ahal litakeela oraino arras epe laburrean!

Prezio-solas, beste arrangurarik ere...

Gogoa hazi | 2023ko Uztailaren 27a

Ukrainako misio baten kontakizuna

Herria astekarian deskubritu zenuten Ewa Dzieduszyckik egiten duen lana Misja Medyczna fundazioarekin erremedioak bidaltzeko Ukrainara. Krakoviatik Kyiv-era, Lviv eta Ouman-etik pasatuz, Oihana Larçabal kazetariak misioa segitu du aste betez, ekainaren 11tik 18ra. Huna hemen bere lekukotasuna.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016