Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Hegaluzearen denboraldi ona

Hegaluzearen kostera duela hilabete inguru hasi zen. Getariako portura, 300.000 kilo hegaluze etorri dira. Hegaluzearen kanpaina euskal portuetan martxa onean doa. Getarian sartu da kopuru handiena: 300 tona inguru, Hondarribian beste 250 tona hustu dituzte, Ondarroan 40 eta Bermeon 35 tona.

Arrantzaleen hitzetan arrain anitz bada eta gainera kostaldetik frango hurbil. Hori dela eta, Kantauri itsasoko portu gehienetan hegaluze anitz arrantzatu da....

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Euskal aireportuetan arrakasta

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek, ekainean sekula ukan datu onenak lortu dituzte. Donostiako aireportuak %22,1eko hazkundearekin hetsi du hilabetea, 2022ko aldi berarekin konparatzen bada. Guzira 47.612 bidaiari kontatu dira. 2023ko ekaina izan da aireportuak bere historian bidaiari gehien mugitu dituen hilabetea, Aenak jakitera eman duenez. Bilbokoak ekainean bere historiako hileko daturik onena lortu du, 604.247 bidaiarirekin, 2022ko hilabete...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

1.364 familia lagunduak

Eusko Jaurlaritzak 1.364 familiari eman dizkie energia pobreziaren egoerari aurre egiteko laguntzak, urteko lehen seihilekoan. Familiek bi modu dituzte laguntza eskuratzeko. Urteko lehen erdian, 2.353.670 euro bideratu dira, familiek funtsezko premiak arintzeko behar dituzten gastuak ordaintzeko. Horietatik, 465.000 euro energia pobreziaren egoerak arintzera bideratu dira eta 1.888.670 euro elikatzeko laguntzetara. Elikadurako 7.440 laguntza eskaini dira Euskadin, urte hasieratik orain arte:...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Lagun liburutegia hetsia

Donostiako Konstituzio plazan kokatua den Lagun liburutegiak behin betiko ateak hetsiko ditu. Liburutegia urte anitzez aktualitatean izan da: 1968an ateak ireki zituen Franko hil aitzin agertu legeari esker, honek ahalbidetzen zuen ordurarte debekatu liburuak saltzea. 1960ko hamarkadan eskuin muturraren eta frankismoaren erasoak eta debekuak jasanik, ondotik ETAren eta kale borrokaren hanbat eraso: kristalak hautsiak, liburuak zikinduak edo erreak jasan ditu, hala...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

"Que te vote Txapote" leloa kanpainaren erdian

Nahiz eta borroka armatuari uko egin, ETAk jarraitzen du aktualitate gorrian espainiar hauteskunde kanpainaren baitan: eskuineko alderdiek, PP ala Voxek, sozialistek eta Pedro Sanchezen gobernuak egin politikari kritika zorrotza egiten diote, lelo horrekin botoak kentzeko beren alde. Horrela salatzen dute, Sanchezen gobernuak, ETAko munduarekin ukan dituen edo suposatu loturak. Hots, presoen hurbiltzeak edo EH Bildurekin dituen harremanak besteak beste. Garzia...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Euskara gutietsi eta mespretxatua

77 auzapez Bilbon bildu dira, Kontseiluak deitu agerraldian, udal legearen aurkako epaia salatzeko. "Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udal legearen aurka Udalei euskara hutsez aritzea ezetsiz emandako epaiak eragin digun kezka larriak ekarri gaitu agerraldi bateratu honetara", euskalgintzako ordezkariek adierazi dute, alkate eta udal ordezkariekin batera, Bilbon egin agerraldi jendetsuan. Lehengo astean eman zuen Konstituzionalak epaia: ezeztatu zituen Euskal Autonomia Erkidegoko udal...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016