Euskal diaspora | 2023ko Uztailaren 20a
Argazki-oina:
CENARRUSA SARIA 2022. Agurtzane Aguadok Cenarrusa Saria 2022 jaso zuen joan den astean Montevideon, fundazio euskal estatubatuar honek bizi oso bateko bere ibilbide euskaltzaleagatik emana, "euskara, euskal identitatea eta giza eskubide eta eskubide zibilak eta euskal adierazpenak Uruguain babestu eta sustatzeagatik", "zerbitzu publiko" xedez, "apaltasun, zintzotasun eta etikaz". Irudian, Agurtzane Aguado erdian urdinez, lagunez inguratua, zinez estonatua...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Igande huntan Baztandarren Biltzarraren 60. edizioa ospatuko da, Elizondon. 15 herrik antolatzen dute, aurtengo lema "Gaurko hazia, etziko bizia....". Egun osoan egitarau aberatsa baztandarrek prestatua dute, merkatuarekin hasiko dena (10:00), ondotik karroen desfilea (11:00), bazkaria (14:00) eta arratsalde osoan animazio desberdinak.
...Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Urtero bezala munduko eskualde guzietatik dantza taldeek Gaur Argi festibalean parte hartuko dute. Uztailaren 21ean hasiko da 24a arte, ikusgarri gehienak Ezpeletan iraganen badira, Itsasu, Kanbo eta Larresoron ere ikusgai izanen dira. Aurten gomitatuak diren taldeak dira: Idaho Rocky Mountain Express (Estatu Batua), Opincuta (Moldavia) eta K'Mrod balleta (Guadalupe). Xehetasunak www.gauargi.eus.
...Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 13a
Ez da lehen aldia Frantses poliziak norbait tiroz hiltzen duela. Bainan aldi huntan sekulako jazarraldiak izan dira Frantzia guzian, usaiaz kanpoko hiri eta auzoetan.
Seguritate faltaren sentimendua akuilatu nahian bortizkeria irudiak mila aldiz errepikatuz ari diren telebista kateen sentsazionalismotik urrunago so egin behar dugu.
Badu zonbait urte poliziaren jokamolde bortitzak salatzen dituztela, soziologoek, nazioarteko kazetariek, bai eta ere poliziako arduradun bakar...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a
Langabezia apaldu da Hegoaldean ekainean. Aitzineko hilabetean baino 2.643 jende gutiago zeuden lanik gabe Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Lau lurraldeetan sentitu da hobekuntza, baina apaltzerik aipagarriena Nafarroan (%2,49ko ttipitzea: 747 langabe gutiago) eta Araban
(-%2,35: 447 langabe gutiago) gertatu da.
2022ko ekaineko datuekin alderatuz ere, langabeziak gibelera egin duela agertzen da.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a
Donostiako Udala elkarrekin gobernatzeko hitzarmena sinatu dute EAJk eta PS-EEk, eta horri esker, Eneko Goia jeltzalea buru izanen duen udal gobernuak gehiengo osoa izanen du.
Jeltzaleek Alkatetza eta bertze bortz sail kudeatuko dituzte: Hirigintza Plangintza eta Etxebizitza Berria, Kultur Nortasuna, Euskara eta Turismoa, Gizarte Zerbitzuak, Ekintza Komunitarioak eta Auzoak, Segurtasuna eta Bizikidetza, Mugikortasuna eta Garraio Jasangarria.
Sozialistek, aldiz, bertze bortz sail...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016