Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a

Mirandaolako burdinola

Uda betean izanez, gure ate-aitzina baino urrunxeago begiratzeko gutizia pizten zaigu gehienei. Distantzia handirik kurritu gabe baina denboran lau mende gibelago jauzi egiteko parada eskaintzen digu Legazpin kokatua den Mirandaolako burdinolak. Toki hori bisitatzen duenak duela lau mende burdina lantzeko erabiltzen zuten sistema eta olagizonen lana ezagutu ahalko ditu.

Legazpiko burdinola XIX. mendean hetsi zen, betiko, eta 1952an berriztatu zuten. XVI. mendeko eraikina Gipuzkoako...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 13a

Laguntzak

Aitzineko egun horietan, hoinbeste zalaparta izanik, kalte handiak jasan dituzten 250 bat herrietako auzapezak Eliseo jauregian errezebituak izan dira eta Emmanuel Macron lehendakaria arras lañoki mintzatu zaiote frango luzaz. Salatuz anitz tokitan izan diren makurrak eta laguntza berezi asko hitzemanez. Baitute segur lagunduak izaitearen beharra eta ez guti. Giro hitsa izan dela, biziki hitsa, eta ez dela hola segitzen ahal. Lege berri berezi bat lehen bai lehen pikoan...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 13a

Azkena

1944ko ekainean, gaitzeko erasoa akuilatuz, zernahi soldadu, amerikano, ingeles eta beste, oldarrean etorri ziren itsasoz Normandiako hondartzetara, alemanak behar zituztela azkenean alde bat haizatu. Frantsesak ere baziren heien artean. Ez hainbeste bainan 177 halere. Batto bazen oraino bizi, Léon Gautier, bretoina sortzez. Heldu den urrian bete beharrak zituen 101 urte. Joan den egunean pausatu da Caen hiriko artategi batean. Goresmen beroenak eskainiak izan zaizkio....

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 13a

Ez ados

Zenatur-bozak beharrak dira heldu den irailean, ez denetan bainan departamendu frangotan, gurea barne. Apailu frango bada beraz jadanik eta joan den egunean jakin da ezkerraldekoek ez dutela bat eginen, NUPES delakoaren kondu, askotan erakustera emana zuten bezala. Intsumitu delakoek diote sozialisten falta dela ez baldin badira akomeatu. Sozialistek errefera intsumituak direla sobera gormantak agertu. Dena den, batasun horren eskasean, jokoa arrunt bestelakatua ditake....

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 13a

Arraildurak

Bulta huntan, gero eta gehiago aipu dira eskualde gehienetan etxe anitzek jasaiten dituzten kalteak,arraildurak ba beren murruetan. Batzuetan, etxe guzia lehertzeraino! Iduriz, kasu frangotan, klima aldaketak egiten duke hori eta ikerle askoren ustez segurik gauzak gero eta makurrago joan ditazke ondoko urtetan, Beste arrazoin bat ere bada haatik. Etxeen zimenduak sobera ahulak eta beti ahultzen ari. Eraikinak gisa hortako tokietan izanki. Sobera buztintsuak diren leku batzuetan. Untsa...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 13a

Nagusien nagusi

MEDEF erakundeak elgarretaratzen du zernahi enpresaburu. Joan den egunean bost urterentzat hautetsi dute beren burulehen bezala Patrick Martin, Ain departamendukoa dena. Bere enpresan berean baditu kasik hiru mila langile. Orain, erran ditake nagusien nagusi jartzen dela nolazpait.Familia Frantzia guziko aberatsenetarik batto izan behar da.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016