Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a
Duela bi aste jakin zen UEFAk Osasuna futbol taldeko zuzendaritzari seinalatu ziola erakunde horretako Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek Nafarroako taldea 2023-2024 Konferentzia Ligatik kanporatzea gomendatu zutela. Orduan gomendio huts zena orain erabaki fermu bilakatu da.
UEFAko Apelazio Batzordeak talde nafarra 2023-2024 Konferentzia Ligatik kanpo uztea erabaki du.
Osasunako arduradunek jakinarazi dute Kirolaren Arbitraje Auzitegiari parte emanen diotela, erabakia...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi izendatua izan da, EAJren eta PSE-EEren bozei esker. Orotara, 31 boz eskuratu ditu, 23 bazkide jeltzaleenak eta 8 PSE-EEko ordezkarienak.
Hautagai jeltzaleak gehiengo osoa erdietsi du lehen bozkaldian, sozialistekin hitzartu gobernu akordioari esker. Unai Rementeria ordezkatuko du foru gobernuan.
Etxanobe historiako lehen emaztea izanen da Bizkaiko Foru Gobernuaren buruzagitzan. Kargua hartzean egin duen mintzaldian, biziki hunkitua...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a
Alfredo de Miguel Zaballako espetxean sartu da uztailaren 6an, Auzitegiak kartzelan sartzeko emana zion azken epea bete baino zenbait oren lehenago. Arabako EAJko bigarren karguduna izan zenak 12 urte eta 4 hilabeteko kondena ukan zuen legez kanpoko elkartze, funtzionario-eroskeria, prebarikazio eta bidegabeko eralgitze delituengatik. Hego Euskal Herrian epaitu den ustelkeria politiko sare handieneko buru gisa hartua da.
De Miguel auzian zigortuak zirenen artean, kartzelan sartzeko...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak deuseztatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udaletan euskarari lehentasuna ematea galdegiten duen legearen artikulu bat. Lehenago, EAEko Auzitegi Gorenak lege hori Konstituzioaren kontra joan zitekeela seinalatua zuen, eta abisu horri kasu eginez baliogabetu du udal legearen 6.2 artikulua Konstituzionalak. Erakunde honen ustez, delako artikuluak euskara gaztelaniaren gainetik ezartzen du, eta beraz, Konstituzioaren 3.1 artikuluaren kontra omen...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a
Auzitegi Konstituzionalak euskararen kontrako ebazpena plazaratu eta biharamunean, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak agerraldia egin du Usurbilgo pilota plazan. Mankomunitateko 125 auzapez eta hautetsi bildu dira prentsaren aitzinean, bezperan jasan kolpe latza salatzeko. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak irakurri du erakundearen adierazpena.
Euskararen kontrako "oldarraldi judizialaren" aitzinean "nahikoa da" errateko tenorea dela azpimarratu ondoan, gure hizkuntza...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a
Beasaingo CAF enpresak trenak eta autobus elektrikoak ekoitziko ditu Italiako Cagliari, Napoli eta Palermo hirientzat. Sinatu dituen hiru kontratuek 150 milioi euro baino gehiago ekarriko diote euskal multinazionalari. Zehazki, Sardiniako Cagliari hiribururako 98 autobus elektriko eginen ditu, Napolikometroarentzat 6 unitate, eta Palermorako 9 tranbia.
Gainera, CAFek hitzarmena sinatu du Napoli eskualdeko garraio publikoaren zerbitzuaz arduratzen den sozietatearekin. Gorago aipatu 6...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016