Gogoa hazi | 2023ko Uztailaren 20a
Ziminoa lapurteraz eta behe-nafarreraz, tximinoa zubereraz eta batuan: gure askazi hurbila ote? Darwin jakintsuak anitzen ustez omen dio jendea tximinotik datorrela. Egiazki diona hauxe da: ber arbasoak ditugula tximinoak eta guk. Orain ikertzaileak urrunago doatzi, erranez jendea tximino mota berezi bat dela, mutazio edo aldaketa handirik jasan duena. Solas honetara ekartzen nau Maite Iratzokik ekaina leheneko zenbakian aipatzen duen brasildar futbolari...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Eskualdeko kontseilu ekonomiko sozialak txosten harrigarri bat plazaratu du. Orrialdeotan agertzen da Akitania zahar eta berriko jendetzaren heren oso bat pobreziaren hagaren azpian bizi dela, hau da hilabetean 1.102 euro soilekin pertsona bakarrarentzat. Diru-kopurua bikoizten da, hamalau urtez peko bi haur dituen bikote batentzat. Oroitaraz dezagun hemen, hiru pobrezia mota bereizten direla: diru gabeziak eragiten duen pobrezia integratua, sekula ezabatuko ez den pobrezia marjinala eta...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Ekainaren 16ko arratsaldean 6. eta 5. mailako ikasle guzientzat lehen Olinpiadak antolatu zituen kolegioko Euskaraz Bizi taldeak.
Iaz hasi zen Olinpiadak antolatzen 4. eta 3.enentzat eguerdietako pausetan, baina aurten denbora falta zela-eta, beste formatu bat eman nahi ukan diote.
Arratsalde osoan 18 talde aritu ziren lehian, bata bestearen aurka gonbidatu berezi batekin; taldeetako bat Orereta ikastolako 1. eta 2., DBHko Euskaraz Biziko 14 ikaslek osatu zuten. Errenteritik...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Aurten ere, Uztaritzeko San Frantses Xabierreko kolegioko ikasle elebidun zenbaitek "Haziak Idazle" lehiaketan parte hartu zuten. Berriki, emaitzak jakin ditugu eta gure ikasleek sari batzuk eskuratu dituzte. Laugarren zikloan bakarka, bosgarrenean den Elena Irigoinek irabazi du lehen saria, Maitenaren ametsak testuarekin. Hirugarren zikloan, bakarka, seigarrenean den Louise Philippot-ek eraman du lehen saria, Paul eta astronauta sorkuntzarekin. Ziklo berean, taldeka, gela...
Orotarik | 2023ko Uztailaren 20a
Perkain pilota ikastaro mixto eta elebidunak, uztailaren 2an hasi eta agorrilaren 8an bukatuko dira. Ikusiz izen emaite kopuru handia, elkarteak bosgarren ikastaro bat antolatu behar ukan du.
Perkainek orotara 315 parte hartzaile ditu, %95ak Euskal Herrikoak izanki. Nesken parte hartzea urtetik urtera emendatzen ari da, aurten %21ekoa dugu. Esku-huska pilotarien kopurua %57koa da, xisteran %16, zesta, xare eta paleta %6.
Ikastaroan zehar, goiz guziz pilotan ari dira...
Ba ote dakixu? | 2023ko Uztailaren 20a
1943ko ekainaren 21ean, Lyonetik hurbil, Caluiren, Dugoujon medikuak usaian bezala bere pazienteak errezebitzen zituen. Baina, Marguerite Brossier idazkariari, ohiz kanpoko manua eman zion: Lassagne jauna ikusi nahi zuten pazienteak lehen estaiako gela batera gidatu behar zituen (eta ez igurikagelara). Gizon horiek Erresistentziako Armada Sekretuaren buruzagiak ziren.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016