Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 20a
Meatze enpresa batek auto elektriko bateriak ekoizteko Indonesiako indigena populu baten bizitza mehatxatzen du. Indonesiako ipar-ekialdean, Halmahera uhartean, nikela ustiatzeko proiektu zabala Weda Bay Nickel (WBN) enpresak plantan jarria du. Konpainiak zabaltzen duen komunikazioan ingurumenaren zaindari bezala agertzen da, baina gauzak ez dira hain argi.
Eskualde horretako herritarrak, kanpoko munduarekin harremanik gabe bizi dira, ez dute baimenik eman obra horien...
Mundu zabalean | 2023ko Uztailaren 20a
Hilabete huntan plazaratu High Flyers-en azken txostenean, "Nola jet pribatu ultra-aberatsen bidaiak kostatzen duten eta gure planeta erretzen " izenburu pean, jet pribatuen salmenten gorakada izigarria dela agertzen da, 2022an errekorra lortu da.
Ingurumen kontuetatik urrun, mikro-fenomeno hunek, munduko populazioaren %0,0008a soilik ordezkatzen duela errana da. Gutiengo horrek berotegi efektu gasen kontzentrazio handiak atmosferara isurtzen ditu.
Adibidea emana da,...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a
Uztailaren 28an, heldu den igandean, espainiar estatuko bozkatzaileak deituak dira beren diputatuen aukeratzera. Madrilgo gobernu berria osatua izanen da. Postaz bozkatu nahi duten 265 milatik gora euskal herritarren eskaerak Correosek onartu ditu. Zehazki, posta bidez bozkatzeko 265.086 eskaera eskuratu dira: 30.928 Araban, 126.188 Bizkaian, 57.559 Gipuzkoan eta 47.411 Nafarroan.
...Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a
Cristina Ibarrola Iruñeko alkatearen hitzetan, aurtengo Sanferminak arrakastatsuak izan dira. Alkateak zehaztu duenez, Sanferminetako 542 ekitaldi ofizialetan 1,4 milioi pertsona ibili dira, "arriskurik gabeko bestak" izan dira. Ibarrola PPko auzapezaren erranetan, parte-hartzeak "marka guziak hautsi ditu", ondorioz, "arrakastatsuak izan direla uste dugu, gure jaiak bizirik daudela". Iruñeko herritarrek sustatutako "giroari eta berek izan jarrerari" esker...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a
Urte luzez ikusi gabe egon ondoan, "karabela portugaldarrak" edo marmokak, Gipuzkoako kostaldera itzuli dira. Hainbat bainulari artatu dituzte, azken orduetan marmokekin kontaktua izateagatik, Kontxako badian, Zarauzko eta Getariako hondartzetan. Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Babes Zibileko zerbitzuek badiako barneko uretan "gutienez sei marmoka portugaldar" harrapatu dituzte. Donostiako hondartzetan bandera horia ezarri dute, baina ikuskapen lanak egin ondoan, berriz ere bandera...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a
Euskal Herriko 35 zinema aretok bat egin dute Espainiako Gobernuak zinema ohiturak sustatzeko planarekin, uztailaren 11tik aitzina, 65 urtetik gorako pertsonek, astean behin, sarrera bi euro ordainduko dute. Planarekin bat egin duten aretoei, asteartetan sarreraren prezioa jausteko eskatzen zaie.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016