Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a
Uda hastapenean Frantziako Tour-a iragan zen Euskal Herritik eta uda kasik bukatzen ari den mementoan, Espainiako Vueltak bertze hainbertze eginen du. Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek parada baliatuko dute uztailean bezala irailean ere lasterketak zeharkatuko dituen errepideak ikurrinez betetzeko.
Vuelta Nafarroan ibiliko da asteburu osoan, eta Zuberoatik ere pasatuko da. Irailaren 9ko etapa Larra-Belaguan bukatuko da, irailaren 10ekoak Iruñean hasi eta Lekunberrin izanen...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a
Hego Euskal Herriko mahastizainak eta arno ekoizleak usaian irail erditsutan edo urri hastapenean hasten dira uzta biltzen, baina lan hauek agorrilera aitzinatu dituzte azken urteetan. Tenperatura aldaketek eta idorteek eragin handia dute mahatsa ontzeko prozesuan, ondorioz, gero eta goizago bildu behar izaten dute zenbait lekutan. Nafarroan, adibidez, sekula baino goizago hasi dira aurten eta Arabako Errioxan ere epeak pixka bat aitzinatu dituzte. Egoera berri honek ez omen dio, haatik,...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a
Joan den igandean, irailaren 3an, jokatu da Kontxako Banderako lehen jardunaldia, Donostiako Badian. Emazteetan, Tolosaldea taldea izan da garaile. Gizonetan, berriz, Urdaibaik irabazi du. Heldu den igandean jokatuko da bigarren jardunaldia.
...Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 07a
Emmanuel Macron lehendakaria mintzatu nahia omen zen alderdiburu guziekin eta gisa hortako bilkura muntatu du joan den egunean. Bainan hori noiznahi egiten ahalko zuen jadanik ere! Dena den, solas eta solas arizan dira beraz eta aski luzaz, hamabi orenez segidan alabainan! Harrigarri ere baita! Gehiago dena, bilkura ez da egin Eliseo jauregian bainan Parisetik baztertxago, Saint-Denis hiriko bilgune batean. Bazuen ere oro har halako bitxi aire bat. Alde batetik beraz hain...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 07a
Gauza bat frango nasai aipatu dena bilkura hortarik landa, bainan garbitasun handirik gabe, bozkatze berezi bat izaiten ahal litakeela, hartaz edo huntaz, ondoko hilabetetan, eta hori "erreferendum" delako baten gisakoa. Duela zonbait urte jadanik Macronek solas bertsuak erabiliak zituen bainan segidarik ez zen izan. Aldi huntan ba ote? Nork daki! Eta zertaz denen buru? Alderdi bakoitxak baditu bere ikusmolde bereziak bainan lehendakariaren gustuko gaia zoin ote litake? Bat-batean erakustera...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 07a
Horiek hola, joan den eguneko bilkura horren iduriko bat egiten ahal omen litake hein bat laster, aldi huntan irabaziak gogoan. Irabaziak eta prezioak anitz gauza aitzina kariotu baitira agorrilean. Gobernuko diruzain nagusiak dio noiznahi eta nunahi baliatzen diren bost mila gauzaren prezioak ez litazkeela gehiago kariotu behar ondoko egunetan eta beharbada badirela zonbait merkatuko ere direnak. Ez da berri txarra hori, egiazki holako zerbait gertatzen bada. Anitz dudakor daude haatik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016