Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Abaya deitzen duten zaia luze hori debekatu dute beraz eta hortaz bada zernahi eztabaida. Izena bera arrotza ginuen ez hain aspaldi. Orain badu zernahi aipaldi, noiznahi eta nunahi. Bazterrak gisa horrara harrotuak izanik! Abaya soinean zure burua islamista agertzen duzula eta legez-lege hori ez dela onartzen ahal, batzuk hala diote eta beste frangori iduritzen izaitekoz debeku horrek ez duela kolore handirik eta ez dituela abayaren alde direnak sustatzen baizik! Arrunt ikusmolde desberdinak...
Gogoa hazi | 2023ko Irailaren 14a
Edukazio, Heziketa, Hazibide, egun hauetako hitzak, eskolen sartzea egin baita. Lorioski ala penarekin, jauzika ala oinak herrestan, eskolara joan beharrak, milioika haur, gazte eta profesional jartzen ditu ikasteko bide hortan. Frantzian, 16 urte betetzera arteko obligazioa ere bada, anitz hasten dira 3 urte orduko. Zoin dira bada eskolako eginbeharrak eta hainbertze urtetako xedeak?
Lehen lehenik gogoratzen dena, irakurtzen eta idazten ikastea eta berehala gehitzen da kontatzea,...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendari berri gisa izendatu dute Noemi Ostolaza, berriki kargua uztea erabaki duen Monika Hernandorena ordezkatzeko. Ostolaza (Orio, 1974) pedagogia lizentziaduna da, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko kabinete zuzendaria izan da orain arte. Bere sorterriko zinegotzi izan zen 2003 eta 2015 urteen artean. 2013 eta 2020 artean Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko aholkulari kargua bete zuen.
Joan den maiatzaren...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Haur eta gazteek eskolako bidea berriz hartu duten aste berean, Euskalgintzaren Kontseiluak hezkuntzari buruzko azterketa nazionala plazaratu du. Horretan, euskaraz ikasteko eskubideari eta ezintasunari bota die behakoa. Kontseiluko kideen arabera, hezkuntza sistema funtsezko elementua da hizkuntza gutitu baten berreskuratze, normalizatze eta biziberritze prozesuan, hori baita transmisioa bermatzeko bidea. Halaber, iduritzen zaie prozesu hori aitzinarazteko, hizkuntza politiketan jauzi bat...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Urriaren 7 eta 8an Billabonan (Gipuzkoa), Euskaltzale Independentiston Topaketak ospatuko dira. Beren buruak euskaltzale eta independentista gisa aurkeztu dituzten antolatzaileek erran dute haien xedea "indarrak batzea" eta "norabide berean arraun egitea" dela.
Luken Etxabe eta Ihintza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskaraz taldeko bozeramaileek azaldu dute Topaketen jatorria: "Pandemia garaian egindako barne prozesu baten ondoren, EHEk, lehen aldiz, esplizituki, eragile independentista...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Irailaren 8a egun berezia izan da Hondarribian, 26 urte iraun duen gatazka azkenean konponduko delako seinaleak izan baitira. Herriko bestetako ospakizun nagusienetakoa alardea izaten da. Duela 26 urte arte, gizonez bakarrik osatua izaten zen, emazteei soilik kantinera lekua uzten zitzaielarik. Baina 1997an sortu zen Jaizkibel konpainia, emazteek ere soldadu gisa parte hartzen duten taldea. Geroztik, bi alarde izaten dira Hondarribian, baina soilik tradizionalak izan ohi du ofizialki...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016