Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

Hegoaldean haur sortzeak beti apalduz

Haur sortuen kopurua berriz erkidegoan apaldu da. Aurtengo lehen hiruhilekoan, 3.113 sortze izan ziren, jaz baino %5,6 gutiago. Bizkaian 1.580 haur sortu ziren (-%6,9), Gipuzkoan 1.042 (-%1,3) eta Araban 491 (-%9,7). Sortzeak amaren adinaren arabera banatuz, 35-39 urteko amen taldea da nagusi, sortzen %34,9rekin, 30-34 urteko taldea da ondotik agertzen %33,1ekin. Ama ezkongabeen adina, beste guziena baino ttipiago da, azpimarratzekoa da ama horien %10,1ek 25 urte baino gutiago dutela....

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

Ongizatea Hegoaldean

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren %92,2 ongizate maila onargarrian bizi da. Hori agertzen du Berdintasun, Justizia eta Sozial politika saileko estatistika organoak, 2022an egin "Sozial Beharren" inkestan. Hain zuzen ere, pobreziaren kontrako borrokan urrats garrantzitsuak adierazten dituzte emaitzek. Ikerketan agertzen da, biztanleen %75,3k "erabateko ongizatea" edo "ongizate osoa" duela, %16,9k "ongizate onargarria" eta %4 egiazko pobrezia egoera.

...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

EH Bildu eta EH Bai

EH Bilduk eta EH Baik ikasturte politiko berriari hasiera emateko Hiriburun biltzarrea egin dute, Lizarra-Garaziko akordioa jarri dute eredu askapen nazionalera eta sozialera bidean.

Bi koalizioek Ipar eta Hego Euskal Herriko ezker independentista ordezkatzen dute, Euskal Herriak datozen garaiotan ukanen dituen erronkak jorratu dituzte, subiranotasuna jarri dute ardatz. "Euskal herritarren, Aturritik Ebroraino bizi direnen ongizatea bermatzeko",...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

Gaitz berria behietan

Euskadik eritasun hemorragiko epizootiakoaren lehen agerraldiak detektatu ditu, Gipuzkoako bederatzi barrukitan eta Arabako batean. Batez ere oreinei eta behiei eragiten die. Eusko Jaurlaritzak argitu duenez: "Gaixotasuna animalien artean transmititzen da mustiken ziztadaren bidez, ez die pertsonei eragiten, ez eta infektatu animalietatik lortutako elikagaiei ere". Joan den azaroan Andaluzian lehen aldiz agertu zenetik, berehala hedatu da, dagoeneko hamar erkidegotan eragina du.

Udako...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

Kontxako estropadan piztu ongi-eza

Igandean Urdaibaik 2023ko Kontxako Bandera irabazi ondotik, Iñaki Goikoetxea Urdaibaiko arraunlariak egin adierazpenek ongi-eza sortu dute. "Ez gaudela denak hemen" deklaratu zuen besarkada bat bidaliz preso dagoen Iurgi Garitagoitiari, "Ea datorren urtean denak etxean ditugun" gaineratu zuen. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak gogoratu eta eskertu zituen Bermeoko arraunlariaren hitz horiek. Gainera, "beti euskal preso politikoak gogoratzeagatik" eskerrak...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

Gehienik kariotu diren janariak

Elikagaien prezioek ez dute etenik, gora egiten jarraitzen dute, urtebetean %10,5ez igan dira,

Halere, elikagai guzien prezioak ez dira neurri berean emendatu. Gehien garestitu dena oliba-olioa izan da (%52,5). Azken 21 urteetan, urtebeteko datuak kontuan hartu eta, jasan duen emendatzerik handiena. Gehien garestitu diren elikagaien zerrendan, bigarren lekuan da azukrea (%42,5), ondotik irrisa (%21,6), gozogintzako produktuak (%18,2) eta patatak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016