Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 28a
Ingeles erregearen ondotik, horra Frantses Aita Saindua Marseillan. Bisitaldi laburra hau ere, biziki laburra zinez, bainan guziz kartsua. Mundu bat hiri handi hortako portuan! Bainan nola izan zitakeen bestela! Mundu bat bereziki meza nagusia eman den kirolzelai famatuan. Bai eta hiri guzian. Kartsutasun hunkigarri batekin burutik buru. Aita Saindua biziki suhar, nahiz, ez da dudarik, ezagun ere zen akitua zela. Adina hor, 86 urte alabainan, eta egitarau nasaia, nornahik...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 28a
Igandean, bozak ziren berrehun bat zenatur edo senatore aulkirentzat. Oro har, ez dute gauza handirik kanbiatu. Eskuindarrak aitzina nagusi erdiko beren lagunekin. Bi oharpen eginen ditugu. Orotarat, 79.000 boz-emaile, frangok "handi" deitzen dituztenak, batere jakin gabe zer duten hain handirik! Bada hor zerbait ez dena batere egokia. Hain boz-emaile gutik holako boterea ba beren esku! Hauxe da bitxikeria hori ere! Bestalde, denak bildu behar beren departamenduko hiriburuan, gauza bat...
Gogoa hazi | 2023ko Irailaren 28a
Berriki Jean-Louis Harignordoquy Lakak artikulu interesantea proposatu dauku Euskal Telebistaz. Besteak beste nahi zuen jakin zergatik ez zen gehiago usaiako aurkezpenik meza aitzin.
Horra gure esplikazioak. Badu berrogei bat urte Euskal Telebistan zabaldua dela meza Euskal Herriko 5 diozesetarik aldian aldi. Pierre Andiazabal izan zen hemengo lehen arduraduna. Haren ondotik Peio Ospital eta 2019az geroztik Alexandre Aguerre eta Mikel Erramouspe.
Gure egitekoa zen, urtean...
Orotarik | 2023ko Irailaren 28a
Azken beroaldietatik landa publikatu diren zenbakien arabera, Frantzia mailan lau ehun bat jende zendu da tenperatura jasangaitzen ondorioz. Herritar adinekoak gehienak, erran gabe doa, gizarteko ahulenak alabaina. Buruko minak, goiti egiteko gutiziak, arranpak, ur gabezia eta egarri sentsazioak: horiek dira bero handien minen sintomak. Osagarri erakundeek alertak hedatzen dituzte bata bestearen ondotik, horietatik bat lan-orduen aldatzeko proposamena delarik: tenperaturak gorenean direnean,...
Orotarik | 2023ko Irailaren 28a
Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sustengatzeko asmoz,Euskal Kultur ErakundeaketaElkar Fundazioak"EKE-Elkar literatura"izeneko beka bultzatu zuten 2021ean.
2000. urtean sortuGaztelumasaria ordezkatzen du eta euskaraz idazten duten Ipar Euskal Herriko idazle guzieri zuzendua da.Gaztelumabezala, hau ere bi urtetatik behin iragaiten da, sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin, talentu berriak argitan emanez.
6.000 euroko beka hori, euskaraz...
Orotarik | 2023ko Irailaren 28a
Naia Robles Aranguiz eta Oihan Delavigne Robles ama-semeek, Papogorri deitu ikusgarria muntatu dute, haur eta helduek plazerrez ikusteko obra. Istorio hunen bidez, zentzumen eta soinu esperientzia berriak ttipienekin partekatzen dira, ipuinaren alegiazko mundura sartuz.
Euskara ezagutzeko eta garatzeko ikusgarria da, haurrek hizkuntza berenganatzen baitute. Haurreri entzumen aktiboa, arreta, ulermena, soinuaren ezagutza eta irudimena garatzeko aukera emana da.
"Oihan baten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016