Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a

Aldaketa zonbait

Urriaren lehenak ekarri ditu hor gaindi aldaketa zonbait. Hiriko gasa berriz kariotu da ozkaño batez, ez da lehen aldia ez eta hain segur azkena! Okinek gatz gutixago sartuko dute bazter guzietan salgai den ogian, hori osagarriaren onetan, mediku, jakintsun eta ikerle anitzek aspaldian galdetzen zuten bezala, gaziegiak ez duela-eta deus onik nehorentzat. Hortzak artatu behar direlarik, kasu frangotan diru laguntza gutiago izanen da, hor berean ondorio frango nahitez. Gastu batzuentzat ez...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a

Noiz arte?

Uda bete-betean bezain bero urri hastean, kasik ezin sinetsia da eta bizkitartean hori hola dela bakoitxak ikusten eta senditzen ahal du, ez da hortan haratik ez hunatik! 30 graduko hozka toki frangotan airoski gainditua! 34 eta 35etaraino helduz berdin, harrigarrigoa baino harrigarria ere baita! Noiz arte ote holako beroaldi luze eta samurra? Bada hor hameka gogoetaren pazka! Diotenaz, eztitze bat balitake azkenean zonbait egun barne bainan nehork ezin erran segurtamenekin! Batzuen ustez...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a

Zimitzak

Gero eta gehiago aipu dira ohe eta etzantegi anitzetan, hiri handietan gehienik bainan beste nunahi ere, agertzen diren zimitzak, kalte frango egiten baitute, gauaz ardurenik, jendeari dena ausiki! Odol xorta bat hartzeagatik, hori baitute beren jokoa, untsa joko hitsa! Kontrako erabaki sail bat sustatzen du gobernuak ahal bezala bainan lanak badira, eta ez entrabalekoak,gaitzari ezin ihardukiz. Trein batzuetan ere kausitzen dira, denentzat nardagarri!

...

Gogoa hazi | 2023ko Urriaren 05a

Kontalari, nor zaitugu?

Kontalaria hasiko zaizu:

Bost ehiztari badabiltza larreetan barna, lerro-lerro bat bestearen gibeletik.

Lehena, gidaria, itsua da. Bi begietarik.

Bigarrena gorra eta mutua.

Hirugarrena besomotza, baina badu arma bat. (Armadun bakarra da!)

Laugarrena...

Ba ote dakixu? | 2023ko Urriaren 05a

Salvador Allende (À‚'¼)

50 urte geroago, 1973ko irailaren 11 egun beltza egoiten da demokraziarentzat, Txilen, baina ere mundu osoan. Egun horretan, junta militar batek, Augusto Pinochet jenerala buru, estatu-kolpe militarra eraman zuen. Santiagon, La Moneda palazioan, bonbardatua izan zena, Salvador Allende presidenteak, demokratikoki hautatua izan zenak, azken mementoa arte iharduki zuen eta azkenean bizia eman zuen. Haren bizi osoa borroka bat izan zen, eta hori bere azken hatsa arte.

Euskal diaspora | 2023ko Urriaren 05a

Renoko euskal murala, Jaialdi 2025 eta omenaldia emazteer SFOn

Argazki-oina:

EUSKAL EMAZTEAK. Euskal amerikar emazteeri eskainiko zaie San Frantziskoko Gure Euskal Etxean urriaren 21eko eguna. Egun hunkigarria izanen da, asko ikastekoa, eta euskal komunitateak ez du bere emazteekin dituen zorrak kitatuko, baina pauso ederra emanen du geroari begietara begiratzeko. Ahal baduzu, ez hutsegin! Ikus Basqueeducational.org.

----------------------

RENO, NEVADA. Leire Urbeltz eta Jaione Inda artista nafartarrak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016