Mundu zabalean | 2023ko Urriaren 05a

Europar Batasuneko arnogintza

Europako Kontu Auzitegiaren funtzio nagusia da Europar Batasuneko diru-sarrerak eta gastuak legez eta erregulartasunez kudeatuak direnez aztertzea. Egin azken ikerketan Kontu Auzitegiak, Laborantzarako Politika Bateratuak (PAC) emaiten dituen diru-laguntzetan, mahasti alorrean akatsak izan direla publikatzen du.

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Legebiltzarrak Memoria Historikoaren legea onartua

Sostengu zabalarekin, diputatuek %90en aldeko botoarekin, onartu dute Legebiltzarrean Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren legea. Jaurlaritza osatzen duten bi taldeek (EAJ eta PSE-EE), EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk (EP-IU) ekimenaren alde egin dute. Aldiz eskuinak (PP, Vox eta Ciudadanos 7 boto) kontra bozkatu du. Bi urte baino gehiagoz landu eta eztabaidatu ondoren, legea onartua da. Hemendik goiti, hainbeste urtez galdegin justizia eta erreparazioa eskuratuko dute...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Udal tasak eta zergak Donostian

Hutsik dauden etxebizitzak, Donostian %150ean zergapetuko dituzte, Udaleko kontseiluak 2024rako neurri fiskalak onartu du. Ordenantza horien arabera, hutsik diren etxebizitzei ezarriko den zerga %150eraino iganen da, orain arte %100ekoa zen, emendatze horrek egoitza guziei eraginen die. Indarrean den foru arauak aurreikusten duen errekargua maximora igaiteko ekimena EH Bilduren hiru proposamenetako bat izan da, EAJren eta PSE-EEren Udal Gobernuarekin egin...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Madrilen gobernurik ez

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea berriro gobernuburu izendatzeko negoziazioak ez gibela ez aitzina daude, hauteskunde orokorrak errepikatzeko aukera zabalik da. Hala erran du Aitor Esteban EAJren bozeramaileak Kongresuan, hedabideen aitzinean egin adierazpenetan. Segurtatu duenez, EAJk "ezer guti" hitz egin du inbestiduraren inguruan PSOErekin eta gaur gaurkoz "egoera atzoko...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Idiazabal gasna sor-markaren besta

Duela 36 urte sortu Idiazabal ardi gasnaren sor-marka urriaren 28an ospatuko dute. Aurtengo denboraldian 1.300 tona ekoitziak eta salduak izan dira. 1987an sortu zenetik sor-markak bide egin du eta urrats beretik jarraituko du. Idiazabal eguna bururatzean Jose Maria Ustarroz 17 urtez sor-markaren buru izan dena omenduko dute.

...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Hegoaldean udal hauteskundeak

Udal hauteskundeetan herri andanan ez dute auzapezik aurkitu, hautagairik ez izanez edo beste arrazoiengatik. Espainiako Gobernuak udal-hauteskundeak deitu ditu azaroaren 26rako Nafarroako 38 herritan. Maiatzeko bozetatik, herriko kontseilari berririk gabe daude herri horietan, hautagaitzarik aurkeztu ez zelako edo(ta) emaitzak baliogabe utzi zituztelako.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016