Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

Fantasia da

Durangoko Azokaren 58. ediziorako bi hilabete falta dira oraino, baina honen leloa eta afixa aurkezteko ekitaldia egin dute jadanik, urriaren 4an.

Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak azaldu du zein den antolatzaileen nahia: "Euskal kulturari bultzada emateko asmoz, Durangoko Azoka jendetsua eta aberatsa izatea, horixe da gure fantasia". Eta preseski, hori bera izanen da aurtengo leloa "Fantasia DA!"

Afixa sortu duen Ximon Agirre artistak erran du "ilusio handiz" hartu...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

Oroitarri eta hilobiak zikinduak

Oroitarria - Ezezagun batzuk oroitarri bat eta hilobi bat tinda beltzez eta gorozkiz zikindu dituzte joan den astean, Gasteizen. Urriaren 5ean, Fernando Buesa buruzagi sozialista zenaren eta Jorge Diez, haren bizkartzainaren omenez ezarria den oroitarriari tinda beltza bota diote. Bi gizon hauek ETA erakundeak hil zituen 2000 urteko otsailaren 22an, bonba-auto bat zapartaraziz. Eraso horren kontrako ihardukitzeak berehala agertu dira. Lehenbizikoa Fernando Buesa Fundazioaren...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

Euskaraz barra-barra

Euskaraz barra-barra egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenaren ondorioz sortua izan da, kontsumitzaileek saltegi eta ostatuetan euskaraz mintzatzeko guneak identifikatu ahal izateko.

Egia da euskaldunek ez dakigula nola jokatu behar dugun edozein merkatariren aitzinean: euskaraz mintzatzera menturatzen bagara, zenbaitek beltzuri egiten digute, eta bertze batzuetan erdara erabiltzen dugu parean duguna euskalduna dela...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

NUKFeko presidente berria

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) presidente berria hautatzeko bozak iragan dira joan den astean. EH Bilduko Xabier Alkuaz Tafallako auzapezak beteko du kargua, 755 boz erdietsi baititu, UPNko Alejandro Toquero hautagaiari aise nagusituz. Honek 433 boz ukan ditu, soilik bere alderdiko zinegotzienak. Alkuazek, aldiz, PSNko, Geroa Baiko eta bertze zenbait udal eta kontzejutako kide independenteen bozak bildu ditu.

...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

Torturaren biktimen aitortza

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du arrazoi politikoengatik tortura jasan duten biktimei eskainiko dieten ekitaldia urriaren 31n eginen dela. Bezperan, urriaren 30ean, tortura horien balorazioko batzordeak urteko txostena agertuko du Eusko Legebiltzarrean.

...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

Helduen euskalduntzea Nafarroan

Nafarroako euskaltegien 2023-2024ko ikasturtearen abiatzeko ekitaldiaren karietara, Ana Ollo lehendakariorde eta Euskara kontseilariak jakinarazi du Gobernua prest dela helduek euskara urririk ikas dezaten urratsak emateko.

Bere mintzaldian, Ollok goraipatu ditu euskaltegiek egin duten bidea eta "urtero egiten duten ahalegin handia". Lehendakariordearen arabera, 5.000 heldu baino gehiago ari dira euskara ikasten Nafarroako euskaltegi eta hizkuntza eskoletan. Ildo horretan, zehaztu du...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016