Gogoa hazi | 2023ko Urriaren 19a

ZERTAN DA ALEMANIAKO ELIZAREN BIDE SINODALA

Joan den uztailaren 6an astekari huntan agertu artikuluan (3697. zk.), nere xedea zen Alemaniako Elizaren Bide Sinodala aurkeztea, hunen ondorioak Erromara igorriak zirelarik. Hiru hilabete berantago, Régine eta Guy Ringwald-ek (azken hau ekonomia eta kudeaketa irakasle agregatua), prozesu hau hurbiletik jarraitzen dutenak, bere garapenaren berri emaiten daukute.

Gogora dezagun Bide Sinodala Alemaniako katolikoek, kleroek berdin...

Orotarik | 2023ko Urriaren 19a

ETXEKO TALAIATIK

Duela bi urte Errusiak Ukraina atakatu zuenean erreza zen guretzat Ukrainia erasoaren sustenguz altxatzea. Sahara Behereko afrikarrak ez bezala, Europak besoak zabalik errezibitu zituen Kyivetik ihesean zetozen milaka emazte eta haurrak. Putin eman zen gaiztoaren aldarean, ez delarik, ohikoan ere, gizon biziki "frekantablea"! Denbora joan da, eta gure bizitzak normaltasunera itzulidira: inflazioa, aldaketa klimatikoa, amodiozko istorio pare bat, mundu mailan hedatu diren musu ebatsi baten...

Orotarik | 2023ko Urriaren 19a

Haziak Mintzo: Beilaz eskolarekin

Urte hastapenean, beila bat egin dugu, oinez joan gira Haltsutik San Salbatore elizara. Eskolako bigarren astean, ostiral batez, etorri gira eskolara kartablarik gabe: piknika ginuen bizkarreko zakuan.

Goizean, Larresoroko ikasleak Xerrenda auzoan topatu ditugu eta Uztaritzekoak Jatsuko plazan. Urrunago, oihan batean, San Salbatore kapera ikusi dugu.

Denak sartu gira elizan otoitz egiteko eta kantatzeko. "Igurikatzen dut" eta "Si au long de la route" kantatu...

Orotarik | 2023ko Urriaren 19a

Adoenia prebentzioa laugarreneko ikasleentzat...

Irailaren 26an, Baionako Adoenia zerbitzuko lau arduradun kolegiora etorri dira, laugarreneko ikasleekin biltzeko, gai baten inguruan: "Arrisku hartzeak nerabetasunean".

Bi orduz eta talde ttipika banaturik, arriskuen hartzeei buruzko gogoeta ikasle horiekin eramana izan da.

Alde batetik, zuzenki zein diren alde baikor eta ezkorrak. Adibidez, nahiz eta arriskuek eraiki eta konfiantza ematen duten, kontsumoak eta sare sozialak kaltegarriak direla gaztearentzat ber mementoan...

Orotarik | 2023ko Urriaren 19a

Oihenartea ez hunki

"Oihenartea ez hunki" (Elkar- 13,90€), Bea Sallaberry, AEK-ko didaktika arduradunak, euskara ikasten ari diren pertsoneri zuzendu fikzio liburua publikatu berri du, Elkar argitaletxea eta Adur Larrea ilustratzailearekin elkarlanean.

"Oihenartea ez hunki" istorioak misterioa eta elkartasuna lotzen ditu, egungo Ipar Euskal Herria eta espekulazioaren arazoaren errealitatea agertzen ditu.


Peiok Oihenartea etxaldean du bizitokia eta lana. Maite du...

Ba ote dakixu? | 2023ko Urriaren 19a

Salvador Allende (3/4)

1970eko presidente bozetan, ezkerreko alderdiak, negoziaketa gogor batzuen ondotik, "Unidad Popular"-eko (UP) aliantzan bateratu ziren. Allendek aliantza horren barnean ere kontrakoak bazituen, presidente bozetan hiru aldiz galdu baitzuen eta zenbaitentzat bere programa ez baitzen aski iraultzailea, baina, azkenean, barneko hauteskundeak irabazi zituen eta UP-ren hautagai bilakatu zen.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016