Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Hetsirik diraute mugako lau pasabideek, bainan urriaren 30ean irekiko dituztela iragarri du Frantziak. Horrela, Hendaiako Abenida zubia, Izpegiko lepoa eta Aldudeko eta Larraingo pasabideak berriz zabalduko dituzte, bi urte baino gehiago hetsirik egon ondoan. Bederatzi pasabide blokatu zituzten 2021eko urtarrilaren 14an. Frantziako Gobernuak segurtasun arriskuak argudiatuta hetsi zituen pasabideak.
...Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek datorren azaroaren 30eko greba feministaren deialdia egin dute. Euskal Herriko Mugimendu Feministak lanuztea deitu du. Mugimendu Feministaren diagnostikoarekin eta haren aldarrikapenekin bat eginez, zaintza sistema publiko baten defentsan. "Lantokietan eragin handia izatea espero dugu, baina aldi berean zaintza erdigunean jartzen duten zerbitzu publiko sendoago batzuengatik borrokatzea da asmoa, jendarte guziari eragiten diolako".
...Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Erkidegoan etxerik gabe dauden pertsonen herenek lau urte baino gehiago daramatzate egoera horretan, kasik erdiek osasun arazo larria edo errepikagarria dute. Bildu azken datuei dagokienez (2022ko urria), 658 pertsona karrikan bizi ziren, gehienak hiriburuetan. Datu horrek, 2018koaren aldean, %35eko emendatzea adierazten du (430 izan ziren), pandemiaren ondoren atzeman goranzko joerari atxikitzen dio. Zehazki, kakirran lo egiten dutenen kopuruak Donostian gora gehien egin du, ondotik Bilbon,...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
2023ko urtarrilaren 1ean, 2.196.745 pertsona zeuden kondatuak Euskal Autonomia Erkidegoan, 2022an baino 10.228 (%0,5) gehiago, "Eustat" euskal estatistika institutuak zabaldu datuen arabera. Hortaz, azken bi urteetako joera irauli da, 2022an 6.682 pertsona gutiago izan baitziren, 2021ean 6.512 gutiago. Emendatze handiena Bizkaian izan da, 2022an baino 4.810 bizilagun gehiago baitaude (%0,4), Gipuzkoan 3.259 gehiago dira (%0,5) eta Araban 2.159 bizilagun gehiago (%0,7).
Hiriburuei...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriakeman ditu ezagutzera Euskadi Literatura sarietako aurtengo lehen hiru irabazleen izenak. Donostiako San Telmo Museoan egin den ekitaldian jakinarazi ditu sailburuak Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako 2023ko irabazleak: Arantxa Urretabizkaia, Azken Etxea (Pamiela), Patxi Zubizarreta, Zerria (Erein) eta Joseba...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak dirulaguntza berri bat emanen du alokairu soziala eskuratzeko edo(ta) halakorik ezean, hilero merkatu libreko alokairuzko etxebizitza bat ordaintzea errazteko. Jaurlaritzak eskubide hori arautzen duen dekretua onartu du eta urriaren 25ean indarrean sartuko da. Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak gobernu bileraren ondotik azaldu ditu prestazio berri hori eskatzeko baldintzak eta xehetasunak. Aurreratu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016