Hegoaldean | 2023ko Urriaren 26a

DA! PRO

DA! PRO izena duen sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatu du Durangoko Azokak. Topagune hau Durangoko Azoka bera baino zenbait egun lehenago iraganen da, azaroaren 28an eta 29an, zehazki.

Familia ikuskizunen proposamenak agertuko dituzte lehen egunean, eta goiz osoan beren proiektuak aurkeztuko dizkiete sortzaileek sektoreko teknikari eta profesionalei. Bizenta Mogel liburutegian izanen da ekitaldi hau.

Biharamunean, berriz, musika izanen da ardatz....

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 26a

Konponbiderako giltzak

Sare Herritarrak eta politika, gizarte eta kultura saileko hainbat pertsona ezagunek euskal presoen afera konpontzeko beharra azpimarratu dute manifestu baten bidez: "Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaldu nahi eta behar ditugu". Agiriaren aurkezpena egiteaz baliatu dira, halaber, Konponbiderako giltzak kanpaina abiatzeko eta urtarrilaren 13an Bilboko karrikak betetzeko deia luzatzeko.

...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 26a

Biziki hunkiak

Egun guziz ikusten da, eta sentitzen, Frantzia guzian gehiago dena, bazterrak zonbat hunki dituen Arras hiriko ikastegi batean gertatu izigarrikeriak! Milaka eta milaka, erakasle, ikasle eta beste bildu dira kartsutasun handienean, salatuz alimaleko itsuskeria hori eta goretsiz funts hortan bizia galdu duen gizona, Dominique Bernard, denek azkarki preziatzen zuten erakasle argia, berenaz xintxoa baino xintxoagoa! Biziki ehorzketa hunkigarriak ukan ditu,...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 26a

Jo aitzina?

Berriz ere, eta frango airoski naski, Elisabeth Borne gobernuburua baliatu da lege-nagusiak uzten dion errextasun perreka hortaz, 49-3 deitzen duten artikulu xirtxilaz, bere gustura pasarazteko nahi duena eta berak nahi duen bezala! Gisa hortan, lege-nagusia hain xuxen ez deno gisa hartarat kanbiatua, legez-lege ari da bainan hori dea joka-bide egokiena? Jakinaren gainean bestalde bazterrak zoin minbera dauden. Entzun besteak beste Emmanuel Macron...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 26a

Uraz

Aspaldixkoan, gehiago haatik azken aste hauetan, jendea, nornahi izan, uraz mintzo da. Urarekin baita alabainan arrangura frango, gero eta pisuagoak itxura guzien arabera! Anitz tokitan ura eskastua ukana dute, gaitzeko idorte handiak izanik, lekuka oraino ere eskas izanki. Eskualde guzietan, deiak zabalduak daude beraz urari biziki kasu eginez behar dugula denek arizan. Badira ur anitz behar dutenak bainan horiek ere beren heinean eta beren moldean kasu egite horri jarri behar...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 26a

Aireportuetan

Hauxe da saltsa mintua hau ere! Frantzia guzian gaindi, hogoi bat aireportutan, norbaitek deitu ditu alegia eta deusez erraiteko lehergailu ba bazela pausatua eta jende guziek lekuak huts zitzaten lehen bai lehen! Eta, zer gerta ere, aireportuak hustu dira! Zer egin behar da holakoetan?

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016