Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

AZKEN PUTARRAK

Iragan astean ikusi ditugu irudiak. Okzitania eta Roselloko ardo eta barazki egileek, Espainiatik zetozen kamioiak indarrez hustu zituzten fronterako ordaintokietan, eta arragak, entsaladak, sagarrak, tomateak edo azaloreak makadam gainean barreiatu. Txoferrak setiatzen eta traktore-errotak erretzen ibili ziren, beren borroka ke beltz kutsakorrez agerianago emateko. Katalunian ekoizten den Cava kargamendu bat ere sarraskitu zuten sasi-xanpaina zelako aitzakian, edari txinpartatsuak gero,...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

"Bizi naizeno, je danserai la vie" dokumentala

Philippe Oyhambururiburuz egin dokumentala da, ehun urte pasatuak dituen dantzari famatua eta euskal kulturen enbaxadorea. Lucia Barahona bere ilobak, badu orain 10 urte bederen bere aitatxi grabatzen duela. Koreografo eta abesbatzen zuzendariaren ibilbidea da kontatua. Film hau proiektatua izanen da leku desberdinetan. Mementoan jakinak diren egunak hauek dira:

Donibane Garazi (20-30) - azaroaren 6an - Vauban zinegelan.

Kanbo - azaroaren 8an...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

"Liburu ibiltaria" kolegiotik abiatu da!

Aurten "Liburu ibiltaria" ekimen nazionala, Ziburuko Piarres Larzabal kolegiotik abiatu da.

Aurtengo gaia "Euskaldunak eta itsasoa" izanki.

Lan hori seigarren guziekin eramana izan da, euskara klaseetan, ideia ezberdinak ahal bezain hurbiletik segituz.

Proiektu trinkoa baina aberatsa izan da, bertan ipuinari hasiera eman baitugu eta lehen ilustrazioa sortu dugulako.

Txalo bero bat ikasle guziei!

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

Arimen gauaren prestakuntza

Urriaren 31n Itsasun ospatu dugu arimen gaua, ikastola eta eskola publikoko ikasleekin.

Besta horrentzat, Ene Kantak-eko "Arimen gaua" kantuaren hitzak eta koreografia ikasi dugu.

Oihalezko mamu maskak prestatu ditugu, lastozko xapelak ezarri ditugu ere!

Baserritar jantziak janzten ahal genituen edo beltzez etortzen ahal ginen.

Gelan kalabazak marraztu ditugu eta musikan Neomaken "Ilargi berriak" kantua landu dugu.

Besta egun horretan karrika...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

"Xiberoa bihotzean eta gogoan"

Joseba Aurkenerena gure Urruñako berri emailea liburu berri batekin heldu zauku, Zortziko argitaletxeak publikatua. Plazer handiz hunen aurkezpena agertzen dugu.

Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 02a

Italiako kanpaina (1/3)

1943ko maiatzaren 7an, aliatuek Tunis eta Bizerte libratu zuten. Maiatzaren 13an, Alexander britainiar jeneralak Churchill-i mezu hau igorri zion: "Jauna, informatzera natorkizu Tunisiako kanpaina bukatua dela. Ipar Afrika itsasbazterreko nagusiak gira." Garaipen horren lortzeko, aliatuek 56.000 gizon galdu zituzten baina Alemaniak eta Italiak 300.000 gizon, Stalingraden bezala.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016