Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a

Frankismoaren biktimak omenduak

Frankistek preso hartu zituzten 12 nafar errepublikanoren senideek Agoizko Epaitegian salaketa aurkeztu dute. Beren senideak esklabotzan izan zituztela aitor dezaten. Horrelako lehen pleinta da, Espainiako Justiziak "gizateriaren aurkako krimenen biktima" gisa aitortzea du helburu, "Nazioarteko Zuzenbideak" egiten duen moduan. Igari, Bidankoze eta Erronkari lotzen dituen errepideaeraiki zuten presoetako batzuen familiak dira pleinta jarri dutenak, haien...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a

Enpresa nagusietan etekinak borobiltzen

Inflazioaren eraginez, jende xumeari erosteko ahalmena etengabe zuhurtzen ari bada, bereziki diru nekeziak eraginez, enpresa handi anitzetan irabaziak borobiltzen ari zaizkie. Aurtengo hirugarren hiruhilekoan, akzionisten onurarako enpresa handietan etekinak emendatu dira. Repsol petrolio birfindegiak 2.785 milioi euroko etekina atera ditu, Iberdrolak 3.640 milioi euro eta halaber Kutxabanken irabaziak bikoiztu dira 836 milioi eurorekin.

...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a

Euskadin sortutako lehen satelitea espaziora buruz abian

Euskadin garatu eta osoki egin lehen satelitea, datorren urtean Kaliforniatik espaziora igorriko dute. "LUR-1" proiektua, Arabako Parke Teknologikoan Added Value Solutions enpresa duela hiru urte garatzen ari da. Lurreko hainbat lekutako hartzen dituen argazkien jarraipena eta harrera parke teknologikotik bertatik eginen da. "LUR-1" 2024ko urte erdialdean espaziora igorriko dela azaldua izan da, SpaceX enpresaren Transporter 11...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a

Sexu gehiegikeriak gune katolikotan

Hego Euskal Herrian gutienez 84 gune katolikotan sexu abusuak salatu dituzte. Bizkaian 33 ikastetxe ala gune katolikotan sexu abusuak jakinarazi dira, Nafarroan 27tan, Gipuzkoan 17 zentrotan eta Araban 7tan. Espainiako Herri Defendatzaileak, Eliza katolikoan gertatu sexu abusuen inguruko lehen txosten ofizialean agertzen da.

...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a

Urdaibaiko Guggenheim museoaren kontrako manifestazioa

Gernikan egin duten manifestazio burrunbatsuarekin, Euskadiko Biosferaren erreserba bakarra dela gogora ekarri dute, proiektuak izanen dituen ondorio kaltegarriak salatu dituzte. Eider Gotxi, Guggenheim Urdaibai Stop Plataformako kideak ohartarazi du Museoak ez dituela eskualdearen beharrak betetzen, beste interes batzuk dituela.

...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a

Zerratu

Gutien ustean, nornahik baliatzen ditu legezko zerbitzu asko, hartaz edo huntaz argitasun frango emaiten dutenak. Bulta huntan, badira haatik zerratuak edo zerratzeko heinean. Jendea deika arizanik ere, frangok ez dute ihardesten. Edo luzara baizik ez bakarrik. Lotsagarri ere baita azkenean! Nun nola kausi aterabide manerako bat?

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016