Gogoa hazi | 2023ko Urriaren 26a

MEDJUGORJE

Izena bera ez da errexki erraiten. Anitzek ez dute ezagutzen eta sekulan entzun; batzuk ukan dute horren berri eta arras konbentzituak dira, edo alderantziz osoki kontra agertzen dira. Zer pasatu da herrixka hortan?

1981eko urtean, Jugoslavia deitzen zen erresuma hori, komunistak ziren boterean, Tito diktadorea urte bat aitzin zendu zen, sei gaztek, haietarik 12 urteko mutiko bat, 15-16 urteko lau neska eta bertze mutil bat, andere bat haur bat besoetan, mendian ikusi zutela, zioten....

Orotarik | 2023ko Urriaren 26a

Gernikako Arbola Urretxun

Urretxu gipuzkoar herriak Iparragirre seme kuttuna ohoratuko du azaroaren 26an: zehazkiago horren kanturik ezagunena ospatuko du, Gernikako Arbola. Duela 170 urte lehen aldiz jendaurrean kantatu zuen, eta urte buru hori zinez egokia da euskaldunen himno nazionala dugula oroitzeko.

Gure aitzinekoek holakotzat hartu zuten berehala mugaren bi aldeetarik, eta ordu litzateke Euskal Herriko hiru eskualde ofizialek maila horretan onar dezaten.

Azaroaren 26an beraz Urretxun "Gernikako...

Orotarik | 2023ko Urriaren 26a

KARRIKA HUTSEAN

Macron eta bere ministro neoliberal banda frantses gizartearen "de-zibilizatzeaz" mintzo den bitartean, munduko hamar estaturik aberatsena den honetan pobreziaren zifrak larritzen doaz.Gobernu-kideek bistan dena, ez dute loturarik egin nahi pobreziaren eta jendetzaren ezinegonaren artean. Egia da halaber, pobreziak ez duela edozer justifikatzen. Baina zerbitzu publikoek lurralde sarraskitu itxura dute, sosik ez duenak, argiki, zerbitzurik suntsituenak baizik ez dituela erdiesten ahal....

Ba ote dakixu? | 2023ko Urriaren 26a

Salvador Allende (4/4)

"Sozialismorako trantsizioa" beti legezkotasunean egonez eta demokraziaren arauak errespetatuz egina izan zen Allenderen Txilean baina, presidentearen etsaientzat, horrek ez zuen ezer kanbiatzen. Alderantziz, Amerikar Estatu Batuentzat partikulazki, sozialismo demokratiko hori lanjerosagoa zen, modelo erakargarri bat bilakatzen ahal baitzen munduko ezkertiar mugimendu guzientzat.

Orotarik | 2023ko Urriaren 26a

Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren berri

Lekorneko kontradantzak ikasi

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak (IDB), azaroaren 4an, Kanboko ezkerparetako dantza gelan (9:30), Lekorneko kontradantzak ikasteko proposamena egiten du. Heldu eta gazteentzat (15 urtetik gora), urririk den ikastaldia. Eguna bururatzean (18:30) kontradantzen jatorria eta historiari buruzko hitzaldia iraganen da.

Izena emaiteko:

Orotarik | 2023ko Urriaren 26a

Hazparne eta antzerkia

Hazparne herriak betidanik antzerkilari onak ezagutu ditu!

Santa Teresa eskolako haurrek antzerkia gogokoa dute. Antzerkiari esker euskararen erabilpena sustatzen eta indartzen da.

Joan den maiatzean, elebidun saileko haurrek, Euskal Haziak antolatu Haziak Zuzenean ekitaldian parte hartu zuten. Euskarazko ahozko produkzioak bultzatzeko asmoz, Hazparneko Haritz Barne zinema gelan eskola ezberdinetako ikusgarriak eta antzerkiak iragan dira.

Gure ikaslek,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016