Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a

Berriketari arraroa!

Joan den egunean pausatu da 86 urtetan Jean-Pierre Elkabbach fama handi-handiko berriketaria, Aljerian sortua, irrati eta telebistako sailetan bereziki luzaz eta luzaz azkarki arizana lan eta lan, oraino gazte-gaztea zelarik bildua jadanik gaitzeko arrakasta, urtez urte emendatu ere zaiona! Mende erdi batez segurik Frantzia guziko ezagutuenetarik izana, gisa hartako jitea baitzuen eta gisa hartako jeinua. Biziki gizon ernea eta ere ausarta, nornahirekin solas eta solas...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a

Zer egin?

Ez da besterik aditzen eskualde guzietarik, gero eta behartsu gehiago badela bazter guzietan! Gehiago dena, behartsu horien laguntzaile diren zerbitzu askok, Bihotz Ostatu, Gurutze Gorri eta bestek, berek ere lanak dituzte, eta ez entraalekoak, ezin behar bezala segituz, diru sartzeak ttipitu baitzaizkiote, untsa gogoetagarri baita! Zer nun nola egin denak ere hobeki heltzeko, ikusiz nolako beharrordu handiak diren eta beti handitzen ari? Kasik denetan gainerat! Nehork uste ez duen tokian...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a

Beti bero!

Frango bero handiak baditugu aitzina eta eskualde hortarik ere beraz arrangura frango! Ezagun da hor, eta azkarki, klima aldaketa delakoaren eragina, ez doana segur eztituz, izaitekoz emendatuz eta saminduz! Aspaldiko hilabete beroenak ukanak ditugu eta anitzen beldurra hauxe da, giro hoberik ez dela aise jinen epe laburtto batean segurik! Ukana hartu behar, behialakoak zioen bezala! Noiz arte ote holako beropisuak?

...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a

Lanean ere ari behar

Olivier Dussopt lanaren ministroa Kanbon izan da joan den egunean eta parte hartu du bilkura batean, solasgai RSA diru laguntza berezia, zoinentzat aldaketa zonbait bailitazke ondoko egunetan. Berriz ere azpimarratu du laguntza horren ukaiteko behar dela, eta bihar ere beharko, lanean ari poxi bat bederen, konparazione hilabetean gutienez hamabost oren. Gisa hortan bakoitxak ahal bezain lasai erakutsiz bere borondate ona, hortan dela gakoa, duda mikorik batere gabe....

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a

Ikusi behar...

Bruno Le Maire gobernuko diruzain nagusiak diru laguntza gehiago hitzemaiten du etxegintza sailean bainan ez nunahi eta ez nolanahika, gisa guziz kasuak arta handiz aztertuz. Ikusi behar solas horiek nun zer ondorio ukanen duten, argitasun gehiago izanen delarik handik edo hemendik.

...

Gogoa hazi | 2023ko Urriaren 12a

Enpatia kurtsoak?

Entzun dukezue enpatia kurtsoak abiatzekotan direla eskoletan; hori daiteke zirikatze gaiztoen geldiarazteko bidea. Asmo txarreko kitzikatze higuinak arruntak bilakatu omen dira kolegio eta lizeotan, bereziki mugikorren bidez egiten direnak, biktimak bere buruaz bertze egiterainokoan.

Enpatia hitz horren erabilpena aski berria dugu eta hastapen hartan bere erranahia ez zen hain argi. Batzuk nahasten baitzuten sinpatiarekin....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016