Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Urriaren 1ean hasiko da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian eta abenduaren 16an izanen da finala, Bilbao Arenan. Guzira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izanen dira.

Kanporaketetan, 36 bertsularik kantatuko dute: "Udabarria Bertsotan" fasetik sailkatutako 30 bertsularik eta 2021ean finalaurrekoetan parte hartu zuten beste seiek. Hiru finalaurrekoetako irabazleak eta puntuazio gorena lortzen duten beste bostak finalera sailkatuko dira.

...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Presondegietako eskumena, bi urte jaurlaritzaren esku dagoela

Eusko Jaurlaritzak bi urte beteko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeak kudeatzeko eskumenarekin, presoen laurdena baino gehiago, 425, erdi-askatasun egoeran dagoelarik. Eusko Jaurlaritzak hastapenetik defendatu du bere espetxe ereduan birgizarteratze estrategia, hirugarren graduetan eta erdi-askatasunean oinarritua. Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako espetxe erakundeetako aholkulariak jakinarazi du helburua dela kopuruaren bikoiztea. Bi urteotan...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

85 urtetik gorako adinekoak, 514.000 goiti erkidegoan

Bizi itxaropena beti handitzen ari dela eta, 65 urte edo gehiagoko 514.104 pertsona zeuden Erkidegoan 2022ko uztailaren 1ean (biztanleriaren %23,5), gaur Eustatek zabaldu datuen arabera. Araban adin horretakoak herritarren %22,1 dira, Gipuzkoan %23,3 eta Bizkaian %23,9.

1976an 85 urtekoak edo hortik gorakoak populazioaren %0,4 ziren, 2022an hamar aldiz gehiago (%4,1). Gainera, adin-tarte horretan 32.317 pertsona...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Ertzaintza mobilizatua

Euspel sindikatuak eta "Ertzainak Gatazkan" mugimenduak protestan jarraitzen dute, Ertzaintzarentzat hitzarmen duina eskatzen dute. Euspel Ertzaintzaren sindikatuak jakitera eman du oraingoz ez dagoela akordiorik Jaurlaritzarekin. Horregatik, urriaren 16rako Bilbon deitu duten manifestazioa atxikitzen dutela segurtatu dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetarako deitu ditu Euspel sindikatuko ordezkariak, Ertzaintzaren lan-baldintzen inguruan negoziatzen jarraitzeko....

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 05a

Egun greba hezkuntzan

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek zortzi greba egun deitu dituzte sozial ekimeneko ikastetxeetan. Lanuzteak urriaren 17, 18 eta 19an eta abenduaren 11tik 15era izanen dira. ELA sindikatu abertzaleak azaldu duenez, apirilerako greba egunaren ondotik, "patronalek immobilismoan errotuta jarraitzen dute. Bost hilabete pasa dira greba egun hartatik eta sindikatuek ez dute berririk ukan". Greba aurretik bidali zieten eskaerari ere ez zieten erantzun. Lan hitzarmen berriaren negoziaketa...

Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a

Autonomia beraz

Emmanuel Macron lehendakaria berriz Korsikan izan da eta frangok arras uste-gabekoak kausitu dituzten solas zonbait erabili ditu. Deplauki erranez uharte horrek hartze duela bere gisako autonomia. Frango bazirela, eta beti badirela, hitz horren beldurra bezala badutenak, Macron ez da beraz batere hortarik ari. Hots, iduri du zinez denborak kanbiatu direla eta ez guti. Horiek hola, garbiki erran du bestalde Korsika ez dela Frantziatik berexiko, autonomiarekin ez dela nihundik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016