Orotarik | 2023ko Irailaren 28a
Julenek biziki maite du espazioa eta astronautak afixaren gainean marrazkiak egitea, bere ganbaran, ohearen gainean.
Bainan ez daki bere arkatza magikoa dela, marrazki bat hunkitzen duelarik, arkatz magikoarekin egina, hurrupatua da eta marrazkiak 3Dan egiten ahal ditu. Egun batez bere astronautaren marrazkia hunkitzen du eta bere arkatz magikoarekin hurrupatua da.
Julen espazioan da, bere ondoan begiratzen du eta pentsatzen du "biziki handia da". Ikusten du karratu bat nun...
Euskal diaspora | 2023ko Irailaren 28a
Argazkia: CLAPIERS. Betiko molde tradizionalean, kantua, dantza, musika, janaria eta lagunak osagai, denbora goxoa pasatu zuten joan den ebiakoitz eta igandean Montpellier-Clapiers-eko Euskaldunak-ekoek, euskal elkartearen 20 urteak ospaturik, sorterria gogoan eta erroak atxikitzeko egiten duten ahalegin azkarrean
------------------------------
MONTPELLIER, OKZITANIA. Iragan asteburuan bildu zituen bazkide eta adiskideak Montpellier eta inguruko...
Ba ote dakixu? | 2023ko Irailaren 28a
Bere sorkuntzatik, 508an, bere heriotza arte, kasik bi mende geroago, atenastar demokraziak eboluzio handiak ezagutu zituen. Atenasko Konstituzioa liburuan, 320. hamarkadan idatzia izan zena, Aristotelesek hamaika "aldatze" kontatu zituen, azkena 403-402an, Peloponesoko gerlaren bukaeran.
Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 21a
Zientifikoek Solenopsis invicta izendatzen dutena, jende arruntak su xinaurria, munduko espezie inbaditzaileenetako bat da, zenbait ingurune eskuraezina bihurtu arte.
Ikertzaileek Sizilian 88 habia identifikatu dituzte, 4,7 hektareako eremuan banatuak. Biologia Ebolutiboko Institutuko arduradunek espezie hau Europako kontinente osoan zehar abiadura kezkagarrian heda...
Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 21a
Kontrolaezina bihurtzen den turismo masiboa pairatzen duten hiri batzuk, horietan Venezia lehena, itsas-ibilaldiak beren portuetara sartzea debekatzen diete.
Hiriguneak betetzeaz gain, itsas-ibilaldiak gelditzen diren portuetan kutsaduraren ondorio kezkagarriak eragiten ditu. Geldialdi denbora bataz-beste gehienetan 4 ordukoa dela errana da, tokiko ekonomiarentzat kontsumo mugatua, bidaiariek itsasontzietan nahi duten guzia dutelako.
Turista masiboa kontrolatzeaz gain eta...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a
Burdin Aroko herrixka batean inoiz ikusi gabeko harrizko eskailerak aurkitu dituzte, Irulegin eskua atzeman zuten aztarnategian. Irulegiko aztarnategiko herrixkaren kale nagusia, uda honetaninduskatu du arkeologo talde batek. Helburua Burdin Aroko herrixkaren hirigintza hobeki ezagutzea izan da, Aranzadi Zientzia Elkarteak egin indusketaren ardatza. Urrats handiak eman ditu Irulegiko aztarnategian, baskoiek zuten bizimodua ezagutzeko. Irulegiko eskua aurkitzea mugarria izan zen, baina...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016