Orotarik | 2023ko Azaroaren 16a
Heldu den martxoan, gure kolegioak Elhuyar Zientzia Azoka aterpetuko du.
Erakusketa hau prestatzeko, ikasturtean zehar lau eta hirugarreneko 27 ikasle boluntariok saio berezi batzuetan parte hartuko dute.
Testuinguru honetan, urriaren 17an, "Itsasertzeko arriskuak" erakusketa bisitatzeko lehen ateraldia iragan zen. Kostaldeko eremuetan aldaketa klimatikoak eta gizakiaren aktibitateen ondorioak, baikor ala kaltegarri, ezagutzea genuen helburu. Euskal Elkargoa, CPIE eta Piarres...
Orotarik | 2023ko Azaroaren 16a
Pontx pailazoa nauzue! Espero dut ongi zaiztela!
Ikasturte berriarekin nik Pontx pailazoak ikusgarri berria aurkeztuko dut, azaroaren 18an Sarako Lur Berri gelan (17:00). "Gelara!" ikusgarrian, zuek nirekin batean, eskola batean sartzeko aukera ukanen duzue. Erakaslea aldiz ez da agertuko, nik dut erakasle kargua hartuko. Bertan, matematikak, musika, esperientziak, biologia... denetatik eginen dugu, jolastuz eta ongi pasaz.
Proiektuaren gibelean nirekin...
Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 16a
Alemaniarrak azkarki gerizatu ziren Gustav lerroaren gibelean, Abbruzoko erliebearen kontra bermatuz. Hilabete zenbaitez, 1943ko udazkenetik 1944ko udaberrira, aliatuak gogorki borrokatu ziren alemaniarren kontra baina aitzinatu gabe, lerro hori zeharkatu gabe, baldintza txarrenetan, gizon anitz galduz. Aliatuek eraso anitz eraman zituzten Liriko ibarrera sartzeko baina bi lur puntek sartze hori debekatzen zuten, eta partikulazki Monte Cassino-ko lur...
Euskal diaspora | 2023ko Azaroaren 16a
NABOko presidente Jean Flesher eta FEVAkoa, Arantxa Anitua, Necochean, HERRIA eskuetan. Xiberoko dantzak
-----------------------
Argazki luzearen oina:
Argentina osoko euskal etxeetako dantzariak eta Uruguaiko Eusko Indarra taldekoak igandeko kale erakustaldiaren ondotik
Irria, bozkarioa eta giro ederra Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionalean
NECOCHEA, ARGENTINA. Xarmanki pasatu da joan den aste osoan Necochean 2023ko Euskal Aste...
Mundu zabalean | 2023ko Azaroaren 09a
Duela hamabost egun idatzi nuen artikuluaren segidan, Gazako palestinarrek jasaiten dituzten sarraskiak berriz ere aipatzera nitzauzue, leherketen arrabotsek eta horien ondorio ikaragarriek ez nautelako deusik erran gabe uzten ahal. Joan den aldian 75 urte hauetako pataska ezin geldituaren zergatia eta historia ulertzera entseatu gira. Aldi huntan, azken aste hauetako gertakariak barnatuko ditugu. Nahiz munduko herri gehienek tregoa galdegiten duten, egun guziz sarraski gero eta gehiagoren berri
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a
Estatuaren indarkeria jasan zuten biktimei aitortza egiteko ekitaldi sinbolikoa egin du Eusko Jaurlaritzak urriaren 31n, Donostiako Kursaal Jauregian. Orain arte, euskal erakundeek 334 pertsonari onartu diete biktima izaera.
Motibazio politikoek eragindako indarkeriaren biktimen ordezkaritza zabalak parte hartu du ekitaldian, bai eta ere politika eta gizarte saileko pertsona ezagun andanak. Omenaldian izan dira, bertzeak bertze, 12/2016 Legearen Balorazio Batzordeko lehendakari Juana...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016