Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Sener euskal taldeak merkatu aeroespazialari eskainitako lantegiaren lehen harria Urkullu lehendakariak Zamudion jarri du. Euskadin garatu eta erabat eratutako lehen satelitea datorren urte erdialdean Kaliforniatik espaziora igorriko dute, Lurra behatzeko eta argazkiak ateratzeko helburuarekin. Hasierako inbertsioa 25 milioi eurokoa izanen da, aurreikusitakoaren arabera, 2025erako egonen da martxan. Euskal ingeniaritzaren instalazio berriek...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Kontseiluak deitu manifestazioak milaka eta milaka lagun Bilbon bildu zituen, "Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat" lelopean. Udalaren arabera, 70.000 lagun ziren. Kontseiluak euskararen aldeko akordio soziopolitikoa aldarrikatu zuen, oldarraldiari buru egiteko ez ezik, euskararen etorkizuneko erronka handiei erantzuteko, euskararen aurkaepaitegietatik izan diren epaiak salatzeko, euskararen normalizazioan aurrera egitea aldarrikatzeko eta...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Azaroaren 4tik azaroaren 18 arte, Dantxarieneko jatetxetan pintxo hoberenaren zeingehiagoka antolatua dute. Betetzeko baldintza: lursagar eta bakailaoaz eginak izan behar dutela. Nornahik lehiaketan parte hartzen ahal du. Pintxoak dastatzen ahalko dira: Benta Pantxo, Landibar, Paco Biok, Lapitxuri Biok ala Duck Biok bentetan. Epaimahaiak sariztatuko du irabazlea eta parte hartzaileen hautu bera egin duenak bazkari ederra irabaziko du.
...Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Memoriaren Egunarekin bat eginez, Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak adierazi du beharrezkoa dela ondoko belaunaldiei Hegoaldean izan diren "gertaera traumatikoen eta horien ondorioen" memoria transmititzea. Dionaz, gazteek informazioa eskatzen dute eta "gure belaunaldiaren betebeharra da" informatzea. Ezenarroren ustez, gertatutakoari buruzko...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 16a
Nork erranen zuen bestenaz hori ere behar ginuela ikusi? Justiziaren ministroa, Eric Dupond-Moretti, auziperatua Parisen. Bera abokat-lanetan ari zen urte heietan, lege-gizon ezagutu zonbaitekin samurtua egonik, gaitzeko saltsa nahasian sartua zela-eta. Berak haatik beti ukatu du hori. Alde bat xuxen ibilia dela, arrunt xuxen, urrats guziak legez-lege eginez. Orain ere beti hitz ber-beretan dago. Gainerat eztabaidak badira auziperatua izanikan ere nola segitzen duen...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 16a
Auziperatua ere, politikari parrasta batekin batean, François Bayrou ministro ohia, bestalde Paueko auzapez dena. Diotenaz, denbora batez hautetsi batzuen laguntzaile ziren askori eginaraziz lan frango untsalaz ez zirenak heiek egitekoak. Egia erran, anitzen gustuko segurik, usaia zen hola hartua, joko hori haizu balitz bezala, eta geroztik dira gauzak kanbiatu. Dena den, joan den egunean, zazpi oren segidan atxikia izan da jujeen aitzinean, ez baita holakorik ere egun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016