Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a

Apainketak

Urteburuko bestak gogoan beti bezala, anitz tokitan hasiak dira bazterren apaintzen. Usaian bezanbat ala gutixago orobat? Frango ikusmolde desberdinak entzuten ditugu. Batzuk daukate betiko edo aspaldiko usaiak behar direla beti berdin atxiki, ez delafuntsezko arrazoirik deusen kanbiatzeko. Beste frango arras gogoetatuak, aroa aldatu dela eta kasik egun guziz aitzina kanbiatzen ari. Egokiago litakeela oro har denetan ere aise sos gutiago xahutzen balitz apainketa horientzat, ez dela...

Gogoa hazi | 2023ko Azaroaren 23a

Nola demontre?

Ezin ulertua egin zait azken aste hauetako eztabaida, media horietan. Batzuen sarraski itsuen gaitzestearekin ezin kondena bertzeenak! Legezko kondena baten arriskatzeraino!

Ulertu duzu, irakurle, zertaz ari naizen. Palestinaz bai. Eta ere Israelez. Zer diferentziak euskal media eta frantses media horien artean. Harrigarria! Batzuen iritziz iduri du batere funtsezko arrazoirik gabe (salbu beren terrorista funtzioa betetzeko eta beren juduenganako herra asetzeko) egin zutela beren...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 23a

Bertsulari xapelketa: "Hazparke" taldea xapeldun

Irailean Zuberoako Ozaze herrian hasia, 11 saio eginik, Urruña, Sara, Amendüze, Hendaia, Baiona (Zizpa), Hazparne, Baiona (Biltxoko), Aldude, Muskildi, Azkaine, Xilaba xapelketa taldekakoak amaiera ukan du joan den larunbat arratsaldean leporaino betea zen Aiherrako Denen Etxean iragan den finalarekin. Bi talde finalistak arizan dira gogo onez eta giro aparta sortu dute. Amaia Castorene eta Xalbat Altzugarai gai jartzaileek kudeatu dute saioa. Egin beharreko lanak ere bereziak ziren,...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 23a

EZINEZKOA ZURITZEN

"Errepublikaren alde, antisemistismoaren kontra" banderolaren gibelean, mutur zuri politiko andana bat bazen Sarkozy, Hollande eta Bornen inguruan. Senatuko eta Batzar Nazionaleko presidenteak hor ziren manifestatzen Parisen, iunfa handitan, alderdi politikoetako arduradunak, historikoki antisemitetan antisemitena den Le Penen sendiko elementuak tartean. Nola ahantz dezakete aitaren holokaustoaren "detailea"? Aitaren ustezko atzerritarren aurkako ehun mila laidoak? Errubalisa hedatu zuten...

Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 23a

Trantsizioa (1/5)

Duela 45 urte, 1978ko abenduaren 6an, herritarrek, erreferendum bidez, Espainiako Estatuaren konstituzioa bozkatu zuten, zeinean "gizarte demokratiko" baten jartzea proklamatua izan zen. Erregimen berri horri buruzko "trantsizioa" hiru urte lehenago hasi zen, 1975eko azaroan, Franco diktadorearen heriotzarekin.

Orotarik | 2023ko Azaroaren 23a

Eskolako jazarpenaren aurkako eguna!

Azaroaren 8, 9 eta 10ean, kolegioko ikasle guziak erakusketatik pasa dira, gelaka zuten irakaslearekin. Zazpi galderei erantzuteko informazioak xerkatu dituzte eta talde handian erantzunak komentatu, eztabaidatu eta gogoetak elkar partekatu.

Arratsean bertan, helduei proposatu mintzaldian 30 bat pertsonek parte hartu dute. Elorri Garat psikologoak zuen animatzen. Gaia: "Taldea, esperimentazio eremua nerabezaroan: identifikatu, maitatu, gorrotatu... Loturak eta gatazkak".

Lehen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016