Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a

Turismoa

Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak 2023 denboraldiko emaitzak azaldu ditu prentsaren aitzinean. Arras kontent agertu da,portuak 80 bidaiari-ontzi errezibitu baititu, orotara 148.791 bidaiari erakarriz hiria bisitatzera. Urtetik urtera emendatuz doa Bizkaiko hiriburura egiten diren itsas bidaien kopurua eta aurtengoa "denboraldi bikaina" izan dela adierazi du Barkalak.

...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a

Euskadi Think Next

Sabino Arana Fundazioak sustatu duen "Euskadi Think Next" pentsamendu politikoari buruzko eztabaida-foroaren aurkezpena egin dute azaroaren 18an. Karia horretara, Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak oroitarazi du bere alderdiarentzat "ongizatea eta autogobernua" beti joan direla elkarrekin, eta uste du "eztabaida faltsua" dela "agenda soziala autogobernuaren agendaren aurretik" ezartzea.

Ortuzarrek autogobernua garai berrietara egokitzeko beharra azpimarratu du,...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a

Goiti ari

Lan-eskasa, bulta huntan doi bat ttipituz zoana, berriz goititzen ari da guti aski, untsa gogoetagarri baita. Nahiz %7ren hozka hori ez duen halere gainditzen. Batzueri iduritzen heintsu hortan egoitea ez dela hain gaizki, beste frangok diotelarik luzara segurik hori ez dela batere seinale ona izaiten ahal.

...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a

Bizkarreko horiak

Duela bost urteko bat, anitz aipatu ziren bizkarreko horiak soinean zabiltzan heiek, nunahi eta noiznahi ikusten ere baitziren. Nor ziren eta zeri buruz hola plantatuak, ikerketa asko egundainokotan martxan dira, badela sail hortan oraino ere zer ikusi eta zer ikasi. Hiri handi askotan bereziki, hala iduri du behin. Geroari buruz zer pentsa eta beste, gisa bereko sukarra berriz jauzten ahal ote litakeen.Noiz, nun eta nola denen buru. Gogoeta anitz eta anitzen pazka baditake hor nunbait. Nork...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a

Euria

Euri anitz egin duela azken bizpahiru astetan, lekuka alimaleko euritea funtsean, aspaldian ikusi ez zen bezalakoa, Frantzia iparraldean konparazione, urak ateratuak izigarriko eremuak hartuz, ondorioz makur frango eta frango, zauri handi-handiak nahitez, aspaldian ez baitzen holakorik jasana.Hoinbeste kalte beraz eta laguntza berezi batzuen menturan galde anitz helaraziak gobernuari. Horiek hola haatik, lurpez diren urtegi baliosak ez dira halere denetan aski azkartuak, bada nahitez oraino...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a

29an

Eric Dupond-Moretti justizia ministroa zigortua izanen ote da? Hilabete hunen 29an jakin beharra da epaileen erabakia. Goizeko 11tan omen. Anartean, bera beti solas beretan dago, deus makurrik ez duela egin. Beste frango ez batere ados, huts handiak badituela-etabizkarrean, huts bat gehiago ministro kargua aitzina atxiki duelakoz auziperatua zen egunetan. Ikusi behar istorio nahasi eta korapilatsu horrek nolako segida ukanen duen. Eta norbait ez denez gero deika ariko, afera...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016