Orotarik | 2023ko Azaroaren 23a
Gure eskolan dastamenaren astea urriaren 9tik 13ra iragan da, gure plazerrik handienerako!
Ostegun goizean, eskola sukalde erraldoi bihurtu zen eta gure sukaldari txikiek goiz osoa sukaldatu zuten: txokolatezko bixkotxak, fruituen entsaladak, matahamiak... zer plazerra!
Arratsaldeko 3:30etatik goiti, dastatze kolektiboa egin genuen, txikien eta handien gozamenerako! Plazer handia hartu genuen elkarrekin egon, bazkaldu eta une goxo bat partekatzean.
Prest gira heldu den...
Orotarik | 2023ko Azaroaren 23a
Eguberriri buruz abian girela, horra opari polit baten eskaintza eskuratu dugula.
Haria deitu haur literatur guneak proposatzen du euskaraz argitaratuak diren liburu berrien artean, harpidetza baten truk, bat hautatzea eta haurrari postaz bidaltzea. Gazteak arta handiz hautatu liburua eskuratzen du, bere adinarentzat egokia, pakete polit batean bildurik. Zer loria postariaren barrandan ibiltzea eta postontzian sorpresa aurkitzea!
Liburuarekin batera heldueri...
Euskal diaspora | 2023ko Azaroaren 23a
Argazki oina:
EUSKAL ASTE NAZIONALA 2023. Oraino segitzen dute Argentinan Necocheako Euskal Aste Nazionaleko oihartzunek. Xarmanki atera zen eta jendea indarrak berriturik itzuli zen, bakotxa bere euskal etxe eta herrira, urtea behar bezala bukatzeko, egungo egoera ekonomiko eta politikoa batere errexa ez badute ere. Zorionak berriz ere antolatzaile eta partaide izan ziren guzier! Euskal etxe batzuen izena huna ekarriz, 'Beti Aurrera,...
Mundu zabalean | 2023ko Azaroaren 16a
Zientifikoek joano eta gehiago aipatzen dituztelarik gure osasunerako eta ingurumenerako glifosatoaren arriskuak, Europako lurraldean erabiltzeko baimena luzatzen jarraitzen du. Azken hamar urteko luzapena laster bururatzera doala, abenduaren 15a baino lehen Europar Parlamentuak behin betikoz debekatzea ala 10 urte gehiagorentzat berriz baimentzea erabaki beharko du. Hartu erabakia laborantza sektorearentzat garrantzitsua bada, jendarte osoarentzat ere da.
Planetan gehien erabiltzen...
Mundu zabalean | 2023ko Azaroaren 16a
Saul Luciano Peruko laborari eta mendiko gida da, Andetan sortua, bere lurrak zaindu nahian beroketa klimatikoaren kontra engaiatua da. Perutar laboraria Llupa, 350 biztanle dituen herrian bizi da, bere familiarekin, lursagarra, quinoa, artoa eta garia ekoizten ditu. Badu orain zenbait urte borrokatzen dela Andetako hormagunearen azalera urte guziz %40ez ttipitzen ari baita, fenomenoa azkartuz doala.
Azken urteotan, Peruko laboraria, berotze klimatikoaren kontrako borrokaren ikur...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Hainbat egunez negoziatzen aritu ondoan, amnistia legearen edukiari buruzko akordioa adostu dute PSOEk eta Juntsek (Katalunia). Ondorioz Pedro Sanchezen gobernu berrirako inbestidura bideratuta gelditu da. Bi aldeek Belgikako hiriburuan negoziatzen jarraitu dute, amnistia legeak bildu behar lituzkeen gaien inguruan adostasuna lortzeko. Amnistia legearen inguruko negoziazioak luzatu dira, Auzitegi Konstituzionalak baliogabetzeko estakururik ez izateko....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016