Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 16a

Asurantzak

Galde samina noiznahi nornahiri entzuten dena egun hauetan, zonbat gostako diren aitzineko egunetan izan den galerna ikaragarriak egin makurrak. Kontuen egiten ari dira hor gaindi. Orainokoan, xuxen ezin erran omen bainan gehienik aipu diren estimueri fidatu behar balitakeorotara 700 milioi eurorena. Anitzen arabera, asurantza sariak araberan emenda litazke heldu den urte hortan, bana beste batean.

...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 16a

Dei bat

Parisen, Emmanuel Macron lehendakariak sustatu bilkura baten karietara, dei kartsu bat luzatua izan da lasaitasun gehiago izan dadien gerla gorria duten eskualdetan. Dei hori Israelen ere guti aski bederen entzuna izan da. Hitzeman dute segurik - hitzekoak izanen ote dira? -egun guziz lau orenez ez bonbarik igortzea Gaza lurraldera. Dena ere on, erabaki hori berenaz eskasegia baldin bada ere! Gisa guziz zinez gogoetagarri dago han gaindi duten egoera, ordu litake beste...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 16a

Jondoni Martine

Larunbatean iragan da beraz Jondoni Martine eguna, asko gisetara ospatzen dena, Saindu handi hori gogoan segur bainan ere besteak beste 14ko gerla izigarri hartan parte hartu zuten guziak. Denak hilak dira, azkenak ez hain aspaldi. Aurten hain xuxen, dei berezi bat zabaldua izan da, heien oroitzapena ez dela galtzera utzi behar. Dei bat heien familieri, heien ondokoeri, orokorkiago historiaz axola zerbait baduten guzieri. Gazteak besteak beste oroit daiten urte latz haietaz. Gerla nola piztu...

Gogoa hazi | 2023ko Azaroaren 16a

Zer dio zure begiak?

Istorio kontaketa beti horrela hasten da, BEGIRADA batekin. Batez ere haurrek duten zilar bizizko begirada, aho-sudur-beharriak zabalik.

Hau da behar bada kontaketaren mementorik goxoena. Amatxiren baratzean sartzean, arrosaren lehen usain delikatuak Pello haurrari egiten dion ongi etorria bezalakoa. Begi goseti horiek bultzatzen eta pozten zaituzte. Eta zu hor zaude nola sartu, arta handienarekin, isil-gune...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 16a

AS-KA-TU

Iragan astean, Ostia taldeko lau pertsona atxilotuak izan ziren, edo poliziak atxilotu zituen hobeki erranik, Angeluko higiezin enpresa ezagun baten bulegoak lurrez emokatu zituztelako aitzakian. Goizean, bakoitza beren bizi-tokietan bildu zituzten eta eguna naski, Baionako komisaldegian pasatu zuten galdekatuak izateko. Berehala, gazteak, gazte hutsak batzuk, juntatu ziren "atxilotuen askatzea" eskatzeko, mende erdian entzun dugun leloa ahots indartsuz errepikatuz: "a-txilo-tuak...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 16a

Leizetako kontzertuak

Guk Sarako San Josepe CM-eko haurrak, beste herriko CMko beste ikasleekin, leizeetan kantatzeko Kalakan taldeari lotu gira.

Urriaren 6 eta 7an, Kalakan-ek antolatu gaualdian bi kontzertu eman ditugu, Berçaits anaiak, Allegria taldea (Bigorra) eta Aguamadera (Argentina) gurekin zirela.

Jean-Michel eta Xanekin irail osoan Jean-Baptiste Elizanbururen 3 kantu errepikatu ditugu:"Apexa eta lorea", "Nere etxea", "Agur nere herriari". Kontzertu bukaeran...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016