Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 21a

Haste

Elur kiroletako gune zonbait idekiak dira, beste frango laster idekiko. Sasoina da alabainan. Izanen dea denetan aski elur? Hori besterik da, asko tokitan urtetik urtera gutiago izaiten baita.

...

Orotarik | 2023ko Abenduaren 21a

KATE MOTZEAN

Kate motzean eta larre motzean nahi dute euskara eta nahi gaituzte euskaldunak, batez ere Administrazio Publikoan. Hamabost baino gehiago dira, azken hiru urteotan, Espainiako epaitegietatik Administrazio Publikoan euskararen zabalkundearen aurka plazaratutako sententziak. Gehienak udal-administrazioaren aurkakoak izan dira, herritarrengandik gertuen dagoen herri erakundearen aurkakoak, herritarrei harrera egiterakoan aurrez aurreko harremanean egin beharreko lehen hizkuntza euskara izatea...

Orotarik | 2023ko Abenduaren 21a

DENBORA

Adinean hara joan arau, ohartzen gara, bat batean, egunaren buruan, denbora eskasten doakigula. Hertsian kausitzen gara. Minutuak, gillotinaren mihiaren gisara erortzen dira eta segundoek azken trintxeretara bulkatzen gaituzte, antzera lumez hantu putzuka higatuen pare. Gaizki lo egiten dugu, alde batetik bestera ihalozka, begiak zerratu ezinez, amets gaiztoz amets gaizto, sekula ezin pausatuz: bizitza arrapasatzen dugu orduan, itotzen ari bagina bezala, ikuspegi eta sentsazio ezkorrenak...

Orotarik | 2023ko Abenduaren 21a

EHZ festibaleko "Eguberriko bonoa"

EHZren hurrengo edizioa 2024ko ekainaren 28tik 30era iraganen da, Arberatzen, bost urtez Irisarrin iragan ondoan. Gaurtik aitzina, EHZ-ren "Eguberriko bonoa" webgunean salgai ezarria da, 35 eurotan, kopuru mugatuan. Ondorioz, lehen 150 eroslek soilik eskuratzen ahalko dute, Eguberri kari oparitzeko edo norberarentzat. Eguberriko bonoan 2024ko hiru eguneko sarrera eta EHZren "tote bag" bat izanen dira. Erosleek bonoa Euskal Herriko hainbat xokotan eskuratzen ahalko dute, abenduaren 21etik...

Orotarik | 2023ko Abenduaren 21a

Patxi Noblia

Joan den asteburuan jakin da Patxi Noblia 79 urtetan hil dela. Bereziki ezagutua zen Sokoa kooperatibaren sortzaile eta kudeatzaile bezala, bere ibilbide gehiena ekonomia sailean eraman du. Lanaz aparte Herrikoa elkarteko administrazioa kontseiluko kide zen, Garape Kontseiluko zuzendaritzan eta EHLG "Lagunak" elkarteko presidente egon zen.

Gazte gaztetik Euskal Herriaren alde engaiatu zen, besteak beste Enbata mugimendu politikan eta ondotik Abertzaleen Batasuna alderdi...

Orotarik | 2023ko Abenduaren 21a

Argazkien hartzeko ikastaldia

Nahia Garat amikuztarrak, Menta liburutegian, abenduaren 29an, argazki tailerra proposatzen du (10:00-12:00), pertsona bakoitzak 30€ ordaindu beharko du.

Egun horretan argazki intuitiboa, argiaren eragina eta irudi irakurketa kolektiboa landuak izanen dira.

Lauargazki tresna numeriko (reflex) eskuragarri dira. USB giltza edo disko gogorra ekartzea galdegina da, bakoitzak bere argazkiak errekuperatzeko gisan.

Xehetasunak eta izena emaiteko:


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016