Orotarik | 2023ko Maiatzaren 25a
Maiatzaren 10ean, astearte arratsaldean, piknika goxo baten ondotik, laugarren eta hirugarreneko ikasleak kolegioko ezker paretan elkartu dira.
Gerraren zentzugabekeria eta loturari buruzko laugarreneko proiektuaren esparruan den "Andrée Chedid El mensaje" eleberriarekin hasiz, ikastegiaren kanpoko eremuan, Batcharte konpainiaren Xilko emanaldiari harrera egiteko plazera ukan genuen.
Proposamen honek gaurko neska baten gainezkatzeak kontatzen ditu eta seme-alabatasunari...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 25a
Urriaren 6an eta 7an Etchecopar kolegioko sail elebidun eta opzioduneko ikasleek ikasturteko ateraldi pedagogikoa gauzatu dugu. Aurten beste urtetan ez bezala, ateraldia ikasturte hastapenean egin dugu, bi egunez Euskal Herriak gordetzen dituen altxor zenbait bisitatu edo deskubritu ditugu, entseatuz ahal bezainbat gure artean euskaraz mintzatzea.
Ostegun goizez txandaka, Baionako Euskal Museoaren bisita gidatua segitu genuen eta Txokolate lantegian, bisitaz gain, txokolate dastatze...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 25a
Martxo bukaeran Elhuyar kolegioko 13 eta 14 urteko ikasle elebidunek Azpeitira egin dute ateraldia, han bi gau pasatuz.
Hazparne eta Azpeitia parekidetuak direnez, bidaia aitzin hasi zen harremana, Azpeitiko Urola ikastegiko ikasleekin gutun trukaketa baten bidez. Bidaia hori parada izan da solaskideen ezagutza egiteko eta haien gidaritzapean Azpeitia hiria bisitatzeko, elkarrekin jostatzeko kirol desafio batzuetan, bazkaltzeko eta hango ikastegia bisitatzeko. Hazparneko ikasleek ere...
Ba ote dakixu? | 2023ko Maiatzaren 25a
Joan den astean erran bezala, maiatzaren 29a bihurgunea izan zen 68ko maiatzeko gertakarietan. "Maiatzaren 29a De Gaulle presidentearen karreraren egun gaiztoena" izan zen, Julian Jackson historialariaren arabera (bere biografia handian, "De Gaulle, Frantziaren ideia jakin bat"), De Gaulle-ren bizian egun gaiztoak anitz izan zirela jakinez! Testiguek egun historikoa bizi zutela bazakiten eta denek beren oroitzapenak idatziz ezarri zituzten. Jackson-ek erraiten daukun bezala, "De Gaulle-ren...
Euskal diaspora | 2023ko Maiatzaren 25a
argazki-oina:
Jean Flesher NABOko lehendakari berria (bonetaduna) eta orai arteko lehendakari Philippe Acheritogaray (aita ortzaiztarra), ezkerrean txaloka NABOko diruzain Mayi Petracek (aita Jatsu, ama Izpura) eta eskuinean NABOko idazkari Kate Camino (arnegitar jatorrikoa), biak segitzea onarturik.
-------------------
LOS BANOS, KALIFORNIA. Urteko biltzar nagusia egin zuen joan den ostiralean NABO Ipar Ameriketako euskal etxe eta...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 25a
Duela bi aste, frantses gobernuak munduko neo-kapitalistarik ospetsuenak bildu zituen Versaillesko gazteluan, "iunfa" handitan, Choose France kanpainaren baitan. Karia horretara, Elon Musk errege baten gisa errezibitu zuten, Macronen ondoan, adiskide kuttun antzera agertzen delarik hainbat argazkitan. Elisioa okupatzen duen presidentearen ezpaleko enpresaria da, bihotz gabea, aberats okitua, psiko-malgorra. Erretreten erreformaren kontrako sindikatuen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016