Orotarik | 2023ko Maiatzaren 25a
Jazko maiatzaren 14an pausatu zinen eta orain Aita, Aitatxi Peioren ondoan zira guri so, izarren artetik!
Ama eta Amatxi ona zinen... erizain estimatua eta langilea! Orduak pasa dituzu erien ondoan sendatzen, artatzen eta familieri kontseilu onak emaiten zinituen.
Familian ere laguntza anitz eman duzu xaharreri, bai eta ere katixima prestatzen denbora luzez, San Andreseko parropian kominionea zutenentzat.
Aitarekin etxean ez zintugun anitz ikusten, bainan zure pausa...
Mundu zabalean | 2023ko Maiatzaren 18a
Heien bizitokitik ihes egitera bortxatuak diren jendeen kopurua ez da ttipitzen ari, urrundik ere.
Nazio Batuetako errefuxiatuen aldeko erakundeak bere arrangurak berriki plazaratu ditu, barne errefuxiatuen edo herri berdinean egonez, heien sorlekutik ihes egitera bortxatuak izan diren jendeen nonbrea jaz azkarki emendatu da. Arrazoi bikoitzagatik: enfretamentu armatuak edo errepresioak, bai eta ere berotze klimatikoak sortu katastrofe naturalak.
Ez uste ukan herri aberatsek...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a
Irulegiko Eskuaren aurkitzetik landa, Nafarroako zenbait pertsona ezagunek manifestua aurkeztu zuten urtarrilaren 14an, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Manifestu horretan adierazten zuten Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak argiki erakutsi zuela Nafarroa dela euskararen lurraldea: "Euskara ez da inondik heldu: hemen zen eta izanen da". Ideia hau bera berretsi dute Sorionekuak talde sustatzaileko kideek, ekainaren 10ean Iruñean ospatu nahi duten ekimena aurkezteko egin duten...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a
Gogora Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak badute Espainiako Gerla Zibileko desagertuak bilatzeko programa berezia, elkarlanean gauzatzen dutena. Programa horren baitan egin dituzten indusketa batzuei esker, Gerla Zibilean hil ziren jende batzuen hezurrak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian. Horien artean daude, bertzeak bertze, lau soldaduren gorpuzkiak.
...Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a
Azken denbora hauetan, behin baino gehiagotan aipatu dugu euskararen kontrako auzi-erabakiak hartzen dituztela auzitegiek. Hizkuntza-eskubideak murriztea ekartzen duten epaiak salatzeko, manifestaldi bat antolatuko du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an, Bilbon. Honen berri emateko agerraldia egin du maiatzaren 10ean, ehun bat gizarte eragilerekin batera. Idurre Eskisabel idazkari nagusia kezkatua agertu da, auzitegiek hartzen dituzten erabakien ondorioz, euskararen alde anitz urtez...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a
Energia berriztagarrien garapena segurtatzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak parke eoliko eta fotovoltaikoak kokatzeko guneak begiztatuak ditu. Horretarako sortua izan da Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala, honek 110 leku hautatu ditu, 92 udalerritan. Horietarik 42 daude Araban, 49 Bizkaian eta 19 Gipuzkoan. Haize errotak Arabako 19 udalerritan ezar daitezkeela aipatzen du planak. Bizkaian 26 kokaleku izan daitezke eta Gipuzkoan 12. Parke fofovoltaikoei dagokienez, 23 kokagune...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016