Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a

Euskal mitologia

Aurten, Bihotz Sakratua eskolako haur guziek euskal mitologia landu dute.

Urtean zehar, Basa Jaun, Laminak, Olentzero, erensugeak edo sorginak deskubritu dituzte.

Batzutan beldurgarriak ere zirenak, ohartu dira usu kokinak edo bihotz oneko pertsonaiak zirela.

Urte hastapenean, astero, Philippe Alborek istorioak kondatu dizkiete.

Esku artean ere ama eskolako haurrek laminak asmatu dituzte.

Azaroan, euskal mitologiari buruz xehetasunen ukaiteko, haur guziak...

Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a

Dani Fano "Xabiroi" ilustratzailea kolegioan!!

Ekainaren 3an, Ziburun iraganen den liburu eta disko azoka hurbiltzen ari zaigu...!

Aurten azokaren eta kolegioaren artean elkar harremana sortu eta hainbat ekintza antolatu ditugu.

Lehena, maiatzaren 5ean, ostiralez, Dani Fano komiki egilearen bisita ukan dugu.

Laugarrenek oren batez berarekin trukatzeko parada ukan dute, komikiaren inguruan.

Xabiroi komiki aldizkariaren egilea den Dani Fanok komikia, ilustratzaile eta idazle lana, Xabiroi komiki aldizkaria aipatu...

Orotarik | 2023ko Maiatzaren 18a

Euskaltzaleen Biltzarraren udako ateraldia, Nafarroara

Uda huntan, uztailaren 20an, ostegunez, Euskaltzaleen Biltzarrak Nafarroara gonbidatzen gaitu. Aldi huntan, haatik, bi lekutara joaiteko aukera emana zaie etorriko direneri: edo Alzazura, Oteiza museoaren bisitatzera, Kepa Akixo Zigor eskultorea gidari, edo Irulegi mendira, baskoien esku famatua aurkitua izan den gunera (mendiko zapatak, txapela, makila eta ura beharrezkoak, azken zatia...

Ba ote dakixu? | 2023ko Maiatzaren 18a

68ko Maiatza (4/4)

Maiatzaren 20an, 7 milioi grebalari baziren baina egiazki 10 milioi langilek lana gelditu zuten (langabezia teknikoan zirenak eta lanera ez zitezkeenak joan kondatuz). Garraioak eta lantokiak geldituak edo okupatuak ziren. Frantzia geldian zen. Euskal Herrian ere, 16 enpresa okupatuak izan ziren, 34 greban ziren, eta maiatzaren 22an 10.000 manifestari elkartu ziren Baionako karriketan.


"Grenelles-ko akordioak"

Krisi sozial historiko horren aitzinean,...

Euskal diaspora | 2023ko Maiatzaren 18a

NABOk 50 urte bete eta Biltzar Nagusi eta besta Los Banos Kalifornian

LOS BANOS, KALIFORNIA. Besta asteburua da heldu den hau Kaliforniako Los Banosen. Besta berezia, tokiko euskal piknikarekin batera NABOk bere 50. urtebetetzea ospatuko baitu. Ortzegun arratsean, maiatzaren 18an, NABOko lagunek 'Meet & Greet' harrera-ekitaldia ukanen dute. Ortziralean, 19an, goizeko 8etarik goiti NABOk bere 'Convention' edo biltzar nagusia eginen du (mintzatuko gira huntaz, baina orain arte NABOko presidente zen San Frantziskoko Philippe Acheritogaray ez...

Mundu zabalean | 2023ko Maiatzaren 11a

2023ko Maiatzaren Lehena nazioartean

Joan den astelehenean zortzi, "Maiatzaren 1a", milioika emazte eta gizon, munduan zehar, nazioarteko langileen eguna kari elkarretaratu dira. Egun hori aldarrikapenak plaza publikora ekartzeko aukera da. Lan Eguna mundu osoan ospatzen da, Asian, Hegoafrikan, Hego Amerikan... edo(ta) Mendebaldeko Europako herrialdeetan.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016