Orotarik | 2023ko Maiatzaren 11a

Herri Urrats 40. edizioa!

Maiatzaren 14an, usaia den bezala Senperen izanen da mugimendu Herri Urrats ikastolen alde antolatua den besta iraganen baita. Antolatzaileek eguna presentatu dutenean zioten "1984an lehen edizioa egin zenean, nork erranen zuen 40. edizioa ospatuko ginuela". Egun hori besta eguna baldin bada, aldarrikapen eguna dela ere oroitarazi dute.

Aurten, 40 urteak ospatzeaz gain, Senperen eraikitzen ari den bosgarren kolegioa aipamenetan izanen da, egun horretako bildu etekinak eraikuntzarako...

Orotarik | 2023ko Maiatzaren 11a

Soziolinguistika jardunaldia Hendaian!

Apirilaren 25ean, Hendaian, Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren 15. edizioa iragan zen. Edizio honetan "Gazteak mintzo: diskurtsoak eta etorkizunerako proiekzioak" mamitzat hartu da, 14-20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremana ezagutu eta aztertzeko asmoz.

Hainbat aditu eta ikerlariez gain, gazteek ere solasaldi batean parte hartu zuten. Bertaratutakoen artean EEPko, Euskal Jaurlaritzako eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak eta hainbat euskara teknikari,...

Orotarik | 2023ko Maiatzaren 11a

Arretxean ere olerkari

Joan den martxoan, Olerkarien udaberria kari, le "Printemps des poètes" ekintza berezia baitzen, aurten Arretxea kolegioarekin egin dugu, Herriko Etxeak galdeginik.

5. gela guziek, gure erakasleek pentsaturik, elebidun gelakoek asmatu ditugu olerkiak frantsesez, baita ere euskaraz. Gero horiek pausatu ditugu autoen gainean edo gutun untzietan, "isun poetikoa" deitu dira.

Hau asmatzea biziki gustatu zauku eta kalera joaitea gure olerkien pausatzera, gainerat denbora...

Ba ote dakixu? | 2023ko Maiatzaren 11a

68ko Maiatza (À‚'¾)

1968ko maiatzaren 8an, Frantzia osoan 200.000 jendek manifestatu zuten, partikulazki Bretainian, "Mendebaldeak bizi nahi du" lemapean (100.000 manifestari Ouest-France-ren arabera). Langile eta laborari sindikatuak mobilizatu ziren "enplegua, soldata eta gizarte segurantzarentzat". Horrek erakusten zuen 68ko Maiatzeko mugimendua ez zela paristarra bakarrik, baina egia da Parisen zirela gertakari gehienak eta ezagunenak iraganen.

Euskal diaspora | 2023ko Maiatzaren 11a

AEBko urteko lehenengo euskal piknika da Fresno, Kalifornian

FRESNO, KALIFORNIA.Fresnoko Euskal Bestarekin hasi zen joan den ebiakoitzeanAEBko 2023ko udako euskal piknik besten sasoina. Hala izan ohi da urte guziz, Fresno beti estreinekoa izanik eta, neguan pixka bat sartuta bada ere, Kaliforniako Rocklinekoa azkena [Susanville, New England eta BEOren Basque Cultural Day-rekin batera, urrian].Joan den larunbatean, jende andana polita bildu zuenFresno Basque Festival-ek Caruthers-en, Campostarren tokian. Eguna aita Antton...

Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a

Etxebizitzen legea onartua

Diputatuen Kongresuak onartu du PSOEk, Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk hitzartu duten "Etxebizitza Eskubidearen" aldeko lege proiektua, alokairuaren emendatzea mugatuz, errentak prezio historikoetan direnean. Batzordearen irizpena datorren asteko osoko bilkuran bozkatuko dute. EAJ abstenitu da eta PP, Vox, Cs, PDeCAT eta Coalicion Kanariak kontra bozkatu dute (alde 19, kontra 17 eta abstentzio bat). EAJk eta PDeCATek uste dute autonomia erkidegoek soilik dituzten etxebizitza eskumenen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016