Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a
Dassault hegazkin muntatzaile etxe famatuak gero eta lan gehiago badu eta hori berri ona da! Aurten, orotara mila langile gehiago behar luke beraz hartu bere lantegietan eta horietarik andana bat pollita Miarritzekoan.
...Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a
Gero eta gehiago badira ehun urtetara heltzen direnak. Aise gutiago haatik 110 urteren ozka gainditzen dutenak. Batto bada haatik, eta euskalduna, Bokaleko xahar-etxean, Augusta Oteiza, 111 urte ospatu baititu joan den egunean. Akitania-Berria deitzen den lurralde guziko xaharren-xaharrena. Bera Landesetan sortua, Cauneille herrian, sei haurren ama, seme bat Tarnosen bizi eta herriko kontseiluan barne axudant karguarekin. 111 urte horien karietara, entzun dira kantuak trenpu...
Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a
Astelehenean ospatu da maiatzaren 8a, 40ko gerla gogoan usaian bezala. Pariseko ospakizunetan parte harturik, Emmanuel Macron lehendakaria izan da gero Lyon hirian, omenaldi berezi bat eskainia izan baitzaio Jean Moulin alemanen kontrako ihardukitzaile guziz famatua izan zen aitzindariari. Ospakizun hunkigarriak oro har. Lekuka arrangura zonbait halere, jende askok erranez kargudunetarik sobera urrun atxikiak izan direla. Lyonen manifestaldi bat Macronen...
Gogoa hazi | 2023ko Maiatzaren 11a
Joan den apiril hortan, kukua, udaberriaren iragarlea, garaiz etorri zaigu: Erramuz kuku, Jondoni Petriz mutu". Hemen gaindi, kuku xoriak ez du kafirarik edo habiarik egiten. Horren ordez, beste edozein hegaztiren habia barrandatzen egonen da, papogorriarena adibidez. Honek habia zaintzarik gabe utzi bezain laster kukuak arroltzea barnean errunen dio. Anartean "Kuik, kuik, kuik" belatzaren iduriko txistu garratza botako dio habiaren jabeari, urrun dadin. Itzultzerakoan, papogorriak...
Orotarik | 2023ko Maiatzaren 11a
Frantziako presidente fantomatiko eta ekilea gauez gau dabilen bitartean, munduko beste eskualde batzuetan fenomeno bitxiak gertatzen ari direla ezin uka, bereziki aldaketa klimatikoaren eraginez. Negazionistak badira oraino, beroketarik ez dagoela diotenak, homo sapiens saindua ez dela beroketaren hobedunetan sartu behar, ekologistak terroristekin batera epaitzekoak direla gehitzen dutenak gainera! Katalunian, adibidez, ikara dabiltza urik gabe daudelako urte bete...
Mundu zabalean | 2023ko Maiatzaren 04a
Lanetik kanpo bada bizi bat. Lan denbora ari da ttipitzen hainbat herritan. Lau eguneko lan asteak badu gero eta gehiago aipamen eta azken urte hauetan esperimentazio arrakastatsuak egiten ari dira. Galde azkarra ba omen da gazteen aldetik. Lan partziala ez behartua ere emendatzen ari da. Nahi ala ez lanari buruzko pentsamoldea eta praktika aldatzen ari dira. Konduan hartu beharko den errealitatea, hainbat ofiziotan lanpostuak ezin osatuz ari direlarik.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016