Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Gidor Bilbao EHUko unibertsitateko irakasleak, Arnaut Oihenart euskal poeta, legelari, historialari eta politikariaren hiru poema berri (83 bertsu-lerro) aurkitu ditu, Grenobleko liburutegian. Beste bi poemak, "Jorraleen koblak", berriz, xikitoen tradizioari dagozkio, zuberotar artzainek neurtitzetan elkarri botatzen zizkioten zirto gogorren usaiari. Euskaltzaindiak azaltzen duenez, "Xikito" erran behar zen beti bertsuaren ondoren, lagunak ez zuen laidoztatua sentitu eta...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Hegoaldeko Iker Rodriguez 2018tik Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean diharduen donostiar dantzaria eta Aukeran, Edu Muruarmendiarazek duela 25 urte sortutako dantza konpainia, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak aurten sarituko ditu, urtero ematen dituen sarietan.
...Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Errege kopako finala irabazteko ametsa airatu da Sevillako zelaian: Madrilgo Realaren kontra Osasunak finala galdu du (2-1). Alta mundu bat joana zen Nafarroatik Sevillara gorritxoen sostengatzeko.
...Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a
Zoin soka luzea duen zinez erretreta-solas piztu afera nahasi eta korapilotsu horrek! Egia erran, baginakien holako zerbait gertatuko zela hain segur bainan oraino ez dakigu noiz arte iraunen duen saltsa mintu horrek! Lege berria hor da bainan denen buru zeri buruz ari gira azkenean? Gobernuak dio irailean lege berriaren bidetik segitzen ahalko dela. Hori hola egiten ahalko dea egiazki? Hainbestenarekin, Pariseko legezain handiek bigarren aldikoz baztertua dute bozkatze handi baten...
Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a
Gobernua arras berotua dabila zernahi sail berezi akuilatu beharrez! Joan den egunean, gobernuburuak jakinarazi du zonbait urte barne nahi duela gaitzeko indarra sustatu anitz jendek bizikleta baliatzeko beren harat-hunatentzat. Osagarriarentzat biziki on dela, ingurumenarentzat ere ba! Eta haurrak bereziki ahal bezain goizik ohar diten txirrindulaz ibiltzeari. Bi miliar euro gostako den indarra! Guziz beharrezkoa hor gaindi diotenaz.
...Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a
Joan den egunean pausatu da 75 urtetan, lau urte eri egonik, Bernard Lapasset luzaz eta luzaz biziki ezagutua izana eta ausart ibilia errugbiaren mundu berezi hortan. Bera jokolari hauta, hamazazpi urte egona Frantziako errugbilari federakundearen buru-lehen eta gero beste zortzi urte nazioarteko federakunde bereziaren buruzagi handi. Gisa hortan, errugbia gero eta gehiago sustatzeagatik anitz eta anitz bermatua. Beti berdin kartsu, artetan larderia handixegia ere agertuz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016