Hegoaldean | 2022ko Urriaren 20a

Xabier Atristain Gorosabel berriz preso

Preso donostiarrak Martuteneko presondegira itzuli behar ukan du. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak Atristaini emandako hirugarren graduaren aurka helegitea jarri zuen Madrilgo prokuradoreak, orain Espainiako Auzitegi Nazionalak hori onartu du. Bigarren gradura, berriz presondegira itzularazi du epaileak. Etxerat-ek haserrea adierazi du, "berriz ere preso donostiarraren eskubideak urratzen dituen zentzugabekerien aurrean". Manifestazioa egin dute Donostian. Hamabi urte bete ditu preso....

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 20a

Literatura sariak

2022ko Euskadi Literatura sarien lehen hiru irabazleak zein diren jakinarazi dute, Euskarazko Literatura atalean,Bihurguneko nasaUxue Apaolaza Larrearena, euskarazko haur eta gazte literatura atalean,Barruko hotsakLeire Bilbao Barruetabeña idazlearena eta literatura lanaren ilustrazioaren sailean,IrrimolaMaite Mutuberria Larrayoz-ek ekoiztua, dira lan saridunak.

...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 20a

Bizkaiko golko eta plastiko kutsadura

Bizkaiko golkoko, hotseuskal kostaldea,"puntu gorria" da itsasoan dagoen plastikoari dagokionez, izan ere, bertako plastiko mailak Mediterraneo Itsasokoen edo zabor agregazioko beste gune batzuetakoen parekoak dira, Oihane Cabezas itsas zaborretan aditua eta AZTI teknologia zentroko kideak azaldu duenez. AZTIk, azken lau urteotan, ikerketa zuzendu du, Bizkaiko golkoko itsas zaborretako banaketa hondakinak zehazteko. Bereziki, arlo hauek izan dituzte aztergai: mikro plastikoen analisia, ibai...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 20a

Volotea: Bilbo-Erroma hegaldia

Volotea airelinea konpainiak apirilean abiatuko ditu Bilbo eta Erroma lotuko dituen hegaldiak. Astean bi hegaldi eginen ditu eta urtean zehar 160 hegaldi eta 25.000 leku eskainiko ditu. Jadanik abian diren BilbotikCagliari, Nápoles, Venecia, Oporto y Atenas loturei gehituko zaie Erromarakoa eta Frantziarekin Estrasburgo, Lille eta Nantes.

...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 20a

Hobeki?

Frantses telebistako bigarren kateak abiatu du berri-sail berri bat, itxuraz arras berezia, artetan zabalduko dena arratsetan. Joan den astean beraz karia hortara nor zuten gomitatua? Emmanuel Macron lehendakaria! Handien artean handiena izan behar dela aise erakusten duena! Zernahi gai aipatu du eta denen buru gauza gutiren erraiteko. Beste orduz ere joko bera egina funtsean! Gehienik azpimarratu duena, gaurko egunean, hoinbeste griñabide badelarik kasik denetan, Frantzia...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 20a

Gerla hori...

Ukrainako gerla hori ere aipatu du segur, eta arrazoinekin, hoinbeste jende hortaz mintzo-eta! Artetik erranez Armenian eta beste lurralde askotan ere badirela gaitzeko guduka eta nahasmenduak. Ukrainako horrek luze iraun dezakeela, hori ez du gorde, Frantziak segituko du ukrainar gobernua lagunduz bainan sustatuz ere ahal diren negoziaketa guziak, hori dela zuhurtziak manatzen duen bide bakarra!

Hau besterik da bainan salatu du ere eta aski deblauki, bai eta arrazoinekin ez da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016