Orotarik | 2022ko Irailaren 29a
Allande Socarros xiberotar euskaltzale eta militantea zendu zen 2021eko abenduan. Haren omenez, Euskaltzaindiak eta Sü Azia elkarteak partzuergoan argitaratu dute Allande Socarros (1957-2021) À¢'€'" Euskal idazlan eta lekukotasun liburua. Obra aberatsa, etxebartarraren testuz osatua, bai eta hari buruzko hiru elkarrizketez eta hamabi lekukotasunez. Handizki merezi zuen. Battittu Coyos euskaltzaina da liburuaren paratzailea eta sar-hitzaren idazlea. Alabaina,...
Orotarik | 2022ko Irailaren 29a
Ion Parot eta Jakes Esnal, 32 urte hauetan preso dira, joan den astean baldintzapeko galdearen erantzuna Pariseko Dei Auzitegiak eman behar zuen. Egun berean Euskal Elkargoan bildu dira Bakegileak eta Ipar Euskal Herriko hautetsi andana, erabaki horren segipena egiteko. Auzitegitik libratzeko baimenaren berria etorri delarik, presente zirenek ontzat hartu dute: "Urte luzeetan espero izan dugun keinua iritsi da, baina inungo faborerik gabe. Abokatuen jarraikitasunari esker egin da, eta...
Orotarik | 2022ko Irailaren 29a
Milioika jendek segitu dute, pantaila bidez, Ingalaterrako erregina ohiaren ehorzketa, Londresetik zuzenean. Batzuek ohoratu dute Elisabet II.-aren memoria, eta besteak, Europarren kolonialismo olde zaharraren esku-makil gisa irudikatzeari ekin diote. Frantses bakarrek, aste betez, 1793an Luis XVI erregeari lepoa moztu izana deitoratu dute. Baina ezin da historia berriz jokatu, debaldeko liluraz eta distiraz nostalgia hantu baizik. Erregina izanagatik, Elisabet ere joan da, Etxahunen...
Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 22a
Kronika huntan berean aipatu ginuen Qatar-en, azaroan iragaitekoa den munduko futbol txapelketarentzat lanean ari direnen baldintza txarrak. Ondorioz bederen 6.500 bat langile hilak izan dira, Qatarreko agintariek 37 bakarrik izan direla agertzen dutelarik. Gehienak indiar langile migratzaileak dira, baliatuak izanez, lan baldintza dorpeak jasan dituzte, miseriazko lansaria eskuratzen zutela. Munduko Kopako azpiegitura guziak eraikitzera masiboki etorri langileen bizimolde deitoragarria...
Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 22a
70 urteko erregealdiaren ostean, Erresuma Batuak bere erregina galdu berri du. Sistema monarkikoa beste garai batekoa iduri badu, oraindik Europako kontinentean 12 herrialde monarka batek kudeatzen ditu. Europar Batasunean 6 monarkia dira: Belgika, Danimarka, Espainia, Luxenburgo, Herbehereak eta Suedia, "monarkia konstituzionalak" dira. Europako kontinentean bi aldiz gehiago dira, beste sei gehitu behar baitira, orotara 7 erreinu, 2 printzerri eta dukerri handi bat daude. Beste 10ak ez...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Gotzone Sagarduy Jaurlaritzako osasun arduradunak jakinarazi du Covidaren ala gripearen kontrako laugarren txertoa irailaren 26tik emana izanen dela. Lehentasunez 80 urtetik goiti duten adinetakoei eta erresidentzietan direnei. Ordurako gobernuak milioi bat dosi eskuratzea espero du.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016