Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a
Lehendakariak prefetak bildu ditu Parisen eta besteak beste erran diote lege berri bat nahi lukeela martxan ezarri heldu den urte hortan eta hori etorkinak gogoan. Aitortuz sail hortan badela molde txar frango ez direnak hola eta hola alde bat onesten ahal. Ez ahantz haatik Macron kargutan jarria dela duela bost urte eta erdi. Azkenean ohartzen da beraz delako molde txar horieri.
Dena den, nolako legea litakeen, eta nola pasaraz lezakeen, gisa hortako gehiengoa nolazpait segurtaturik,...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a
Errepublikano eskuindar alderdiko deputatu eta zenaturrak Miarritzen bildu dira. Hori zuten beren uda huntako gogoetaldi saila, ontsalaz urte guziz muntatzen dutena, aurten arras berezia halere, ez dute aise ukatzen ahal, alderdiburu berri baten hautatzeko tenorea hurbiltzen ari baitzaiote. Hautu hori heldu den abenduan dute trenkatu beharra bainan oraindanik ez dute besterik gogoan. Miarritzen ere denek hori zuten gogoan, edo deblauki edo erdi isilka bezala. Alde batetik alderdiburu berri...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a
Lurraldeburuak bildu dira Vichy hirian, biziki ur ona ausarki edaten omen den herri alegera batean. Elisabeth Borne gobernuburua bera ere izan zaiote bisitaz. Beren arteko harremanak ez dira beti hain lasaiak izan. Aldi huntan hobeak iduriz segurik. Ez kexa eta ez kexa, denek elgarrekin behar dugu lanean arizan, batzuk eta bestek holako zerbait dute gehienik erakustera eman beren solasetan. Gobernuburua kasik lausenguka beraz, doi bat txalotua ere izaiteraino.
...Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a
Izurritea berriz azkartzen ari da, lekuka segurik, eta bereziki Frantzia iparraldean. Berriz eraso handi bat beharko ote den jasan, batzuk ez dute beste beldurrik. Ikerle askok diotenaz udazkena sasoin minbera eta kezkagarria izaiten ahal.
...Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 22a
BUENOS AIRES. Jendetza bildu zen Buenos Aires erdiguneko Mayo Abenidan ezarri oholtza eta saltokietan 'Buenos Airesek EH ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra' jaialdian parte hartzeko buruilaren 10ean. Bi urtez pandemiak baldintzaturik, biltzeko eta elgar berriz ikusteko gogoa handia zen. Hogeita hamar euskal etxe eta elkarte, 21 dantza talde, dozenatik gora gastronomia stand eta beste hamaika, liburu, bidaia, espartin, bitxi, zeramika, eskulan, oroitzapen, genealogia eta...
Ba ote dakixu? | 2022ko Irailaren 22a
1918ko abenduko parlamentuko hauteskundeetan, Sinn Feinek Irlandako 105 diputatu aulkietatik 73 irabazi zituen. Collins, South Corkeko diputatu gisa hautatua izan zen. Preso izanik ere, De Valera East Clareko diputatu bilakatu zen. Irlandar abertzale mugimenduarentzat garaipen handia izan zen. Hitzeman zuten bezala, 1919ko urtarrilaren 21ean, Sinn Feineko hautetsiek sezesio egin zuten eta, Dublinen, nazio konstituziogile gisa osatu ziren (Dail Eireann). Ber egunean, irlandar militante armatu tal
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016