Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a
Herritar guziek "kalitatezko bizitzaz gozatzeko oinarrizko energia-baliabideak eskura eta bermatuta" izan ditzaten da proposamenaren helburua. Alderdiaren ustez, premiazkoa da politika publikoetan jauzi kualitatiboa egitea, herritarrei energia baliabideak bermatzeko. Gisa berean, Legebiltzarrari eskatu dio Eusko Jaurlaritzari lehenbailehen bidal dezan energiaren ongizaterako eskubidea bermatzen duen lege proiektua. EH Bilduren arabera, lege proiektu horren helburua izan litzateke...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a
Gasteizko Michelin lantegiak pneumatikoen ekoizpena partzialki geldituko du, iraileko eta urriko hiru asteburutan egingo duten geldialdiari hasiera emanez. Enpresaren arabera, gurpilen eskari falta da etenaldiaren arrazoi nagusia. Gainera, autoen pneumatikoaren sektorean ez ezik, obra zibileko gurpilen produkzioan ere geldialdiak egonen direla aurreratu du Michelinek. Geldialdiak 1.100 langileri eragingo die, kasik plantilla osoaren herenari. Langilek lan orduen poltsa bidez geldialdia...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 15a
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eginen dituzte protestak, datozen astelehenetan. Udan egin bezala, herri askotan ere mobilizazioak eginen dira. Jesus Maria Soubies, Euskal Herriko Pentsiodunen elkarteko kideak adierazi duenez, "molde guzietako mehatxu eta zorigaitzekin hasiko dugu ikasturte berria: argindarra eta erregaien prezioen gorakada handiarekin besteak beste". Hori dela eta, mobilizatzen pentsiodunek jarraituko dute, bereziki emazte anitzek, neguan gorriak ikusiko dituztelako....
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 15a
Ez du oraino arras sei hilabete presidente-bozak iraganak direla. Eta badakizue zertaz mintzo diren Pariseko ikerle atrebitu zonbait? Ondoko aldian nor izanen ote den macrontiarren hautagaia! Ondoko aldian, erran nahi baita beraz errekontru handiz kanpo segurik hemendik lau urte eta erdiren buruan! Ez Emmanuel Macron bera alabainan, lege-nagusiak gisa hortako muga ezarria-eta duela 14 urte. Nor beraz? Hiru izen dira gehienik agertzen. Denen aitzinean nolazpait, hor da...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 15a
Joan den egunean, Macron lehendakariak xutik ezarri du egitura berria, "refondation" hitza aho beteka erabiliz! Bainan hitz hori preseski nola behar da hartu? Untsalaz ez ote du erran nahi jadanik bazen zerbait barreiatu dela eta segidan berriz muntatu? Bainan nun zer barreiatu da hor gaindi? Eta guk hain xuxen arras berezia emaiten duen hitz hori nola itzul euskarara? Azen ontzeko, egitura berria untsa bitxiki agertu da, erdi gordeka bezala! Barne diren batzuen izenak ere batere agertu...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 15a
Ezin isildua dugu Macron! Egun hauetan hameka aldiz segurik errepikatua du gauza bera, denek biziki kasu eginez behar dugula jokatu argindar gutiago xahutuz. Gauza bera hiriko gasarentzat. Bestenaz, kasu, eskasten ahal direla eta hori gure kalte handitan litzatekela bixtan da! Bereziki negua frango hotza izaiten balitz. Dena den hola mintzatuz Macron ez ote da bere gustuko segurik biziki abilki ari?Egun txarragoak heldu badira erraiteko gisan, "ez duzue aski kasu egin, ez zirezte nik erranaz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016