Ba ote dakixu? | 2022ko Irailaren 15a
Duela ehun urte, 1922ko agorrilaren 22an, Michael Collins, Irlandako independentziaren heroia, eraila izan zen. Ez zuten ingelesek hil baina irlandar zenbaitek, independentzia gerlako armetako anaia zenbaitek. Gerla zibileko zentzugabekeria.Michael Collins (edo Micheal O'Coileain gaeleraz) 1890eko urriaren 16an sortu zen Woodfield-en, West Cork herrialdean. Gaeliko edukazioa ukan zuen, historiako irlandes jazarraldien oroitzapenetan hazia izanez. 15 urterekin, irlandar anitzen gisan,bizia...
Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 15a
DONIBANE GARAZI. Egun gogoangarria, iragan ostegunean Donibane Garazin bizi izan zena Euskal Diasporaren Egunaren ospatzeko. Ekitaldi instituzionalak Eusko Jaurlaritzako Urkullu lehendakaria eta Baionako auzapez eta Iparraldeko Hirigune Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegaray ukan zituen buru, hiriko auzapez Lauren Inchausperekin batera. Hegoaldetik andana bat instituziotako ordezkariak jin ziren, hala nola Jaurlaritzako Mendia lehendakariordea eta sei sailburu...
Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 08a
Joan den astean anitz tokitan, eskola sartzea iragan da. Ibili gira munduan zehar jakiteko eskolako sistema zein nolakoa den, baliabideak nolakoak diren, bai eta hezkuntza maila zertan den jakitera.
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
EH Bildu- Ikasturte politikoa abiatzeko, EH Bilduren Mahai Politikoak bilkura egin du agorrilaren 29an, Donostian, egoera politikoa aztertu eta urte politiko hastapenean altxatu beharko diren desafioak zerrendatzeko. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren arabera, gerlari, krisi ekonomikoari eta krisi klimatikoari buru egin beharko zaie. Halaber, euskal erakundeen burujabetasuna bultzatu, herritarren ongizatea eta eskubideak bermatu, aberastasuna banatzeko neurriak eta...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Sortu alderdiak jakinarazi du manifestaldi bat eginen duela Donostian, irailaren 11n, estropaden bigarren igandean, "Independentziarako indarra" lelopean. Honela mintzatu dira ekimena aurkeztu duten kideak: "Ez da aldarri soil bat, guzia alda dezakeen indarraz ari gara, borrokaz eta herri gogoaz".
Gaur egungo garaiak "ezegonkorrak eta larriak" direla adierazi dute, baina halere ez dela etsipenean erori behar nabarmenduz: "Herri honek ziaboga osoa behar du, euskal herritarrok kolorez...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 08a
Sestaoko ArcelorMittal lantegia ez da berriz lanean hasiko udako oporretatik landa, mementoan geldirik egoiten segituko du, merkatuaren baldintza txarrengatik. Hori jakinarazi dute enpresako zuzendaritzako iturriek.
Altzairua ekoizteko energia elektrikoa erabiltzen duen altzairutegiak 278 langile ditu. Udako oporrengatik gelditu zen eta joan den astean hasi behar zituen lantegia martxan ezartzeko lanak.
Zuzendaritzak azaldu du oraingo egoera ikusiz, ez dela errentagarria...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016