Orotarik | 2022ko Irailaren 08a

Noiz arte?

Duela zenbait denbora astekari huntan berean aipatu ginuen David Gracy azkaindarrak, Joseph 14-18ko gerla egin zuen osabaren urratsetan ibili zela. Han bildu informazio guzien ondotik filma egina izan da "Noiz arte?" deitua. Dokumentala euskarazko bertsioan agertuko da, Mizel Jorajuriaren laguntzari esker, bai eta Haitz eta Loic Kanaldudeko langileekin.

Berrikitan titulu berdinarekin liburua idatzia izan da, Baionako Elkar liburutegian salgai da, bai eta Azkaineko Prentsa Etxean...

Orotarik | 2022ko Irailaren 08a

Epelondo xokoa: 42.09 k/o

2022ko Frantziako itzuliaren bana-besteko abiadura ikaragarria izan da: 42.09 k/o-koa preseski, aitzinekoa 41.65ekoa zelarik, 2005ean egina, Lance Armstrong tropelen nagusi larderiatsua zen garaietan. Amerikarrak, EPO txertoen laguntzaz, irabazi zituen zazpi Tourrak garailerik gabe gelditzen dira dagoeneko. Xikanatu zuen arren, batzuek gizona miresten segitzen dute. Horrek frogatzen du, berriz ere, onesta izateak ez duela inora eramaten.

Alpeetako eta Pirinioetako etapak segitu...

Ba ote dakixu? | 2022ko Irailaren 08a

San Bartolomeko sarraskia (2/2)

1572ko agorrilaren 24ko goiztirian, Guiseko dukearen aldeko komando batek Coligny amirala hil zuen, bere Béthizy karrikako bizilekuan. Bere gorputza leihotik botaia izan zen, karrikan zangoetarik herrestan eramana, zikitatua, burua moztua, eskuak eta zangoak mutilatuak. Azkenean, Colignyren hilotza Montfauconeko urkabekoan erakutsia izan zen. Mugarik gabeko basakeria. Manatua izan zelarik bezala, ber mementoan, beste protestante buruzagi zonbaitek Colignyren zorte kaltekorra ezagutu zuten. Baina

Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 08a

Buruilaren 8a, Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna

DONIBANE GARAZI. Heldua da eguna, ostegun huntan ospatuko da Euskal Herrian eta mundu osoan Euskal Diasporaren Eguna. Hala eginen dute hamarnaka frango hitzordu tipik, munduan barreiaturiko euskal etxe, komunitate eta bazterretan. Eta Euskal Herriko ekitaldi instituzionala lehenengoz eginen da Ipar Euskal Herrian, Donibane Garazin hain zuzen, buruilaren 8an berean, Euskal Hirigune Elkargoko Jean-René Etchegaray presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru, Garaziko...

Orotarik | 2022ko Irailaren 08a

Haziak idazle: Onddo beltza

Orduan itzal beltz batzuk niregana hurbiltzen ikusi nituen, baina hain nekatuta nintzenez, konortea galdu nuen. Esnatu nintzenean makina bat pertsonez inguratuta, ikusi nuen neure burua, arraroa banintz bezala begiratzen ninduten eta beraien artean marmarikatzen zuten. Egia erranda, haiek ziren itxura arraroa zutenak, beren arropa luze eta zaharrarekin, beraien koloretako ilearekin. Arraroa iruditu zitzaidan lasai egotea eta su bat oinetan ez izatea.

Zutik jarri ninduten eta janari...

Orotarik | 2022ko Irailaren 08a

Xarles Videgain eta Andoni Sagarna euskaltzain emeritu

Euskaltzale lapurtarrak ekainaren 30ean 75 urte bete zituela eta, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek xedatzen dutena aintzat hartuta. Beste horrenbeste gertatu da Andoni Sagarnarekin. Donostiako euskaltzain osoak uztailaren 11n bete zituen 75 urte.

Bi-bien hutsuneak betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren hutsarteak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016